Koloreaga, Nafarroako festagileak koloreztatzeko

2010/12/16
Koloreaga, Nafarroako festagileak koloreztatzeko

"Koloreaga: Nafarroako festagileak" du izena liburuak, eta bere helburua honela adierazten dute Dugunaren blogean: Etxeko txikienei, etorkizuneko festagile, festazale eta dantzariei zuzendutako liburua da hauxe. Margotzen liberti daitezen, margotzen ezagutu ditzaten gure festetako protagonistak, gure festetako protagonistak ezagutuz liberti daitezen.

Nafarroako festetako 32 pertsonaiaren irudi prestatu ditu Asisko Urmenetak. Irudiak koloretan eta zuri-beltzean daude, haurrek kolorezta ditzaten. Datorren abenduaren 23an aurkeztuko da liburua eta 10 euroan jarriko da salgai.

Koloreaga - goizueta

 

Koloreaga - arizkun

 

Informazioa: Duguna dantza taldea