Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Dantzak eta Errituak" ikuskizuna aurkeztuko du Elai Alaik

Dokumentuaren akzioak

"Dantzak eta Errituak" ikuskizuna aurkeztuko du Elai Alaik

Dantzak eta errituak


Elai Alai Euskal Dantza Taldeak aurkezten duen ikuskizun honetan batuta ditugu ikus-entzunezkoak eta euskal dantza tradizionalak. Irudi hauek erakutsi nahi digutena da gure dantzetako mugimenduek errituen ikur edo sinbolo direla. 

Gure arbasoek oso sartua zuten beren kulturan dantzak duen erritu-zentzua.  Mota guztietako zeremoniekin eta errituekin dago lotuta dantza: sarbidekoekin, emankortasunekoekin, erlijiokoekin.... Antzinako erritu haietako oinarrizko bi gai –dantza eta musika–, gaur egunera ere heldu zaizkigu.

Dantzak eta errituak

Elai Alai dantza taldea (Portugalete)

Serantes Aretoa (Santurtzi)

2010eko abenduaren 17an, 20:30ean.

 

Sarrerak 5 € tan salduko dira lehiatilan eta BBK-ko kutxazain automatikoetan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.