Dokumentuaren akzioak
Maider Gonzalezek irabazi zuen Bilbo Hiria dantzari gazteen 5. lehiaketa
Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) pasa den abenduaren 11an antolatu zuen Bilbo Hiria dantzari gazteen 5. lehiaketa Bilboko Euskladuna Jauregiaren A-1 aretoan. Lola Greco (dantzari, koreografo eta Espainiako dantza sariduna 2009an) buru zuen epai-mahaiak ekitaldi honetako sariak Maider Gonzalez, Sonia Fernandez eta Claudia Faubel-i ematea erabaki zuen.
Maider Gonzalez (15 urte, Durangoko L'Atelier eskola, Oiane Azconizagak zuzendua)izan zen lehiaketako irabazlea, eta 1000 euro jasotzeaz gain "Euskaldunak eta dantza" datorren jaialdian parte hartzeko eskubidea irabazi zuen Nacho Duatoren "Duende" lanarekin egindako interpretazioari esker.
Bigarren saria Sonia Fernandez-ek eskuratu zuen (16 urte, Madrileko Carmen Amaya dantza kontserbatorio profesionala), bigarren saria eta 600 euro. "Intermedio de Goyescas" espainiar dantza klasikoko pieza eskaini zuen.
Hirugarren saria eta 300 euro, Claudia Faubel-ek (16 urte, Valentziako Dantza Kontserbatorio Profesionala) eskuratu zituen, Coppelian oinarrituta egindako aldaerarengatik.
Horiez gain, epai-mahaiak Daniel Sedano (13 urte, Gaztela eta Leongo dantza eskola profesionala) dantzariak egindako lanari aipamen berezia egin zion. Juan Carlos Santamariaren "Pas de Danse" eskaini zuen Sedanok.
Hemezortzi parte-hartzaile, Madril. Valentzia, Pontevedra, Burgos, Huesca, Iruñea eta Bizkaitik etorritakoak aritu ziren dantza klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainiar dantza estiloetan.
Argazkia: Maite Oñederra
Datuak
- Programa: Dantzari Gazteen Bilbo Hiria 5. Leihaketa
- Antolatzailea: Asociacion Bilbao Ballet Elkartea (ABBE).
- Estiloak: Klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainiar dantza.
- Sariak: 1000 euro eta "Euskaldunak eta dantza" jaialdian parte hartzea; 600 euro eta 300 euro.
- Tokia eta data: Euskalduna Jauregia (Bilbo), A-1 aretoa, abenduak 11, 19:30etan.
- Sarrerak: 25 euro (helduek) eta 15 euro (16 urtetik beherekoek).
- Epaimahaia: Lola Greco (dantzaria, koreografoa, Espainiako Dantza Saria 2009), Adriana Pous-Ojeda (Danzaz konpainiaren zuzendari artistikoa), Perfecto Uriel (Logroñoko Dantzaren Etxeko zuzendaria), Jon Ugarriza (dantzaria eta koreografoa), eta Iratxe de ARntzibia (Unescoko dantza
Dokumentuaren akzioak