Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Euskal dantza talde bat Transilvaniako dantza jaialdi baterako

Euskal dantza talde bat Transilvaniako dantza jaialdi baterako

Dantzan 2010/01/21 10:50 2

Iparraldeko Dantzarien Biltzarretik jakinarazi dutenez, Errumaniako Cluj herrian, gutxitutako kulturen dantza jaialdi bat antolatzen da eta aurten Euskal Herriko talde bat nahiko lukete bertan. Abuztuaren 19tik 28ra izango da jaialdia.

Gehiago irakurri 2

Mikel Aristegi eta Isabel Verdini ETB2ko Forum-en

Mikel Aristegi eta Isabel Verdini ETB2ko Forum-en

Dantzan 2010/01/19 11:18

Bi dantzari eta koreografo izango dira aste honetan ETB2ko Forum elkarrizketa saioan. Gaur goizean Mikel Aristegi elkarrizketatu du David Barberok bere saioan eta ostegunean Isabel Verdiniri egindako elkarrizketa eskainiko da.

Gehiago irakurri

Arima eta mugimendua: dantza Gorka Bravoren objektibotik

Arima eta mugimendua: dantza Gorka Bravoren objektibotik

Dantzan 2010/01/18 13:11

Gorka Bravo argazkilariak dantza gaitzat hartuta argazki sorta ederra egin du. "Soul & Movement" edo "Arima eta mugimendua" izenburupean, dantza garaikideko mugimenduak islatu ditu.

Gehiago irakurri

Abiatu dira maskaradak Zuberoan

Dantzan 2010/01/18 12:43

Atzo, urtarrilak 17, abiatu dira 2010eko maskaradak Zuberoan, Larrainen hain zuzen ere. Aurreko asterako aurreikusita zeuden, baina elurteak astebete atzeratu du maskaraden hasiera. Elurra beharrean, euria izan dute lehen maskaradetan. Hona Larraineko maskaradaren bideo eta argazkiak.

Gehiago irakurri

Mazedoniako dantzen ikastaroa Altsasun

Mazedoniako dantzen ikastaroa Altsasun

Dantzan 2010/01/15 13:11

Datorren otsailaren 20 eta 21ean, Mazedoniako dantzen ikastaro bat izango da Altsasun, Sasko Anastasov dantza irakasle mazedoniorraren eskutik.

Gehiago irakurri

Inauteriak 2010: datak eta festak

Dantzan 2010/01/14 12:50 4

Abiatu dira lehen inauteriak (Beskoitzen adibidez), maskaradak elurrak eragindako astebeteko atzerapenarekin urtarrilaren 17an abiatuko dira, eta datozen egunotan han eta hemen helduko diote neguko festa koloretsuenari. Badatoz inauteriak, ihauteriak, ihoteak, aratusteak, aratostiak, karnabalak,... Hona inauteri interesgarri sorta baten egutegia.

Gehiago irakurri 4

dantzan.com: 2009 urtea zenbakitan

dantzan.com: 2009 urtea zenbakitan

Dantzan 2010/01/13 12:55

130.000 bisita izan ditu 2009. urtean dantzan.com-ek eta ia 400.000 orri erakutsi dira. Egunero 350 lagunek bisitatu dute dantzan.com. Hona hemen 2009 urtean dantzan.com-ek izan dituen bisitak eta albiste, blog eta bideo ikusienen top10 zerrendak.

Gehiago irakurri

Alurr dantza taldea Ketan musika taldearekin Euskalduna jauregian

Alurr dantza taldea Ketan musika taldearekin Euskalduna jauregian

Alurr Dantza Taldea 2010/01/13 11:17

Alurr Dantza Taldea Bilboko Euskalduna jauregian ariko da gaur, urtarrilaren 13an (asteazkena), Ketan musika taldearekin batera. Emanaldia 20:00etatik aurrera izango da eta sarrera doakoa da.

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan Elgetako Espaloia kafe antzokian

Herrixa Dantzan Elgetako Espaloia kafe antzokian

Munduko dantzak 2010/01/11 10:43

Hilero, azken igandean, Elgetako Espaloia kafe antzokian: Herrixa Dantzan. Dantzaldi irekia, tarte bat dantzan ondo pasatzeko gogoa duen edozeinentzat. Euskal Herriko eta Europako dantza tradizional ludikoak.

Gehiago irakurri

Kukai 'Sorgiñeta" balletaren bertsio berri aurkeztuko du Euskadiko Orkestrarekin

Kukai 'Sorgiñeta" balletaren bertsio berri aurkeztuko du Euskadiko Orkestrarekin

Dantzan 2010/01/11 10:14

Datorren urtarrilaren 22tik 27ra, Euskadiko Orkestrarekin batera, Jose Olaizolaren 'Sorgiñeta' balletaren bertsio berria aurkeztuko du Kukaik. Jose Olaizolak 1950. urtean sortu zuen ‘Sorgiñeta’ ballet suite-koralaren bertsio berria osatu du Kukai Dantza Konpainiak, eta urtarrilaren 22tik 27ra bitartean emango du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Andra Mari abesbatzarekin batera.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak