Euskal dantza talde bat Transilvaniako dantza jaialdi baterako
Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko idazkaria Transilvaniakoa da eta horren bidez etorri da proposamena. Errumaniako Cluj-Napoca hirian dantza jaialdi bat antolatzen dute eta minorizatutako kulturak gonbidatzen dituzte. 2010eko jaialdirako Euskal Herriko jaialdi bat nahiko lukete.
Cluj-Napoka Transilvaniako hiri nagusietako bat da (300.000 biztanle ditu). Jaialdia abuztuaren 19tik 28ra ospatuko da. Parte hartuko duen taldeak bidaiaren gastua bere gain hartu behar du, eta jaialdiaren antolatzaileek hango egonaldia ordainduko dute.
Jaialdiaren inguruko xehetasun gehiago izateko Iparraldeko EDBren helbide honetara idatzi: idb-idb@sfr.fr
Dantzan