Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mikel Aristegi eta Isabel Verdini ETB2ko Forum-en

Dokumentuaren akzioak

Mikel Aristegi eta Isabel Verdini ETB2ko Forum-en

2010/01/19 11:18

Dantzari ibilbidea Alemanian eta atzerrian osatu eta azken urteotan Euskal Herrian erakusten ari den Mikel Aristegui elkarrizketatu du David Barberok gaur goizean Forum-en. Ohi bezala, dantzariaren ibilbidea eta egindako lanen haria jarraitu du elkarrizketak, protagonistaren hitzak bere lanen irudiekin osatuz.

Ostegunean, urtarrilaren 21ean, goizeko 8:00etan Isabel Verdini izango da ETB2ko Forum saioaren platoan. Verdini dantza taldeko zuzendari eta koreografoak, gutxitasun intelektuala duten dantzariekin egiten duen lana izango du mintzagai. 1992an abiatutako ibilbideari errepaso egingo diote Verdini Dantza Taldearekin sortutako ikuskizunen irudiak tartekatuz, eta 2010ean estreinatuko duen "Dantzaria naiz" lanaren aurrerapena eginez.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.