Dokumentuaren akzioak
Alurr dantza taldea Ketan musika taldearekin Euskalduna jauregian
Emanaldi honetan Ketan musika taldeak sei abesti aurkeztuko ditu, eta Alurr dantza taldeak dantzarekin lagunduko du ikuskizuna Aiert Beobideren zuzendaritzapean.
Ketan taldea osatzen duten Leire Telletxea (Bera, 1986) eta Jagoba Astiazaran (Zestoa, 1986) musikagileek musika tradizionala berritzeko ahaleginean dihardute Izanaz Garena izeneko proiektuan. Leire Telletxeak akordeoia jotzen du eta Jagoba Astiazaranek txistua. Euskalduna jauregiko aurkezpen kontzertuan egungo eta betiko doinuak tartekatuko dituzte, Erkoreka, Zalba, Astiazaran, Gorosarri, Andoain eta Bastidaren lanak uztartuz.
Egitaraua sei abesti hauek osatuko dute: Agurraz jolasean (Jagoba Astiazaran), Guggenheim (Martin Zalba), Haize-orratz (Gabriel Erkoreka), Izanaz garena (Jagoba Astiazaran), Lamentos de mi acordeon (Jose Saenz Garmendia), Hiru ataleko alborada (Eduardo Gorosarri) eta Donostiako hiru damatxo (M. Vicondoa, J.I. Ansorena, J. Astiazaran).
Dokumentuaren akzioak