Dokumentuaren akzioak
Herrixa Dantzan Elgetako Espaloia kafe antzokian
Munduko dantzak
2010/01/11 10:43
Herrixa Dantzan
Hileko azken domekan, Elgetako Espaloia kafe antzokian
Lehenengo saioa: urtarrilak 31 - 19:00
- ZER DA: Dantzaldi irekia, tarte bat dantzan ondo pasatzeko gogoa duen edozeinentzat.
- DANTZAK: Euskal Herriko eta Europako dantza tradizional ludikoak. Kalejiran, korruan, taldean, bikoteka... elkarrekin egiteko dantza errazak. Tarteka taldean, tarteka bikotean.
- GIDATUTAKO SAIOAK izango dira. Parte hartzaileen mailaren arabera aukeratuko dira dantzak, eta behar denean, gidari batek gidatuko ditu.
- NOIZ: hilero, azken igandean
- ORDUA: 19.00 (20.30ak arte)
- NON: Espaloia Kafe Antzokia - ELGETA
- SARRERA: doan
Helburuak:
- Ludikoa
- Taldean elkarrekin gozatzea: nahi duten guztiek (edo gehienek) dantzan parte hartu ahal izatea.
- Hitzordu finko bat eskaintzea, inguruko herrietako dantzazaleen eta dantzan ikasten ari direnen topagune.
- Kulturala: Euskal Herriko dantzak ezagutu eta praktikatzea; Europako dantza folklorea deskubritzea.
- Bikote dantzak sustatzea
Oharra:
- Gehienetan, grabatutako musikaz egingo dugu dantza.
- Noizean behin, zuzeneko taldea izango dugu.
- Martxoko saioan, zuzeneko musika JAINAGA ETA NARBAIZA erromeria bikoteaz.
Arduradunak:
- ANTOLATZAILEA: Espaloia Kafe Antzokia
- BABESLEA: Elgetako Udala
- DANTZA GIDARIA: Patxi Montero
- MUSIKAN ETA ZUZENEAN LAGUNTZAILEA: Adolfo Jainaga
Dokumentuaren akzioak