Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Bertan behera geratu da igande honetako maskarada Larrainen

Bertan behera geratu da igande honetako maskarada Larrainen

Dantzan 2010/01/08 22:30

Elurrak estalita du Zuberoako Larraine herria. 20 zentimetro elurrek estaltzen ditu Pirinoetako herriaren kaleak, eta igandean jai egun handia zuten aurreikusita, maskaradaren aurkezpena baitzuetan beren herrian. Astebete atzeratuko da maskaraden hasiera.

Gehiago irakurri

"Royal Dance of Antonio & Idoia" estreinaldia La Fundicion-en

"Royal Dance of Antonio & Idoia" estreinaldia La Fundicion-en

La Fundicion 2010/01/07 15:21

Datorren urtarrialaren 23an eta 24an, Idoia Zabaleta eta Antonio Tagliarinik elkarlanean prestatu duten lan berria, "Royal Dance of Antonio & Idoia" estreinatuko dute Bilbon, La Fundicion-en.

Gehiago irakurri

Zuberoako Maskaraden 2010eko egutegia

Zuberoako Maskaraden 2010eko egutegia

Dantzan 2009/12/30 17:35 6

Urtarrilaren 10ean abiatuko dira Maskaradak Zuberoan. Aurten Larrainek antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak eta ohitura denez Larrainen bertan izango dira lehen eta azken saioak. Lasartikok helarazi dizkigu maskaraden datak eta horra egutegia:

Gehiago irakurri 6

Kukai-Tanttaka-ren 'Hnuy Illa' ETB3-n eskainiko da urte zahar gauean

Kukai-Tanttaka-ren 'Hnuy Illa' ETB3-n eskainiko da urte zahar gauean

dantzan.com 2009/12/30 17:02 2

Kukai eta Tanttaka konpainiek urtarrilaren 27an eta 28an Victoria Eugenia antzokian egindako emanaldiekin grabazio berezia egin zuten, eta bihar, abenduak 31, gaueko 23.00etan ETB3-k eskainiko du emanaldia.

Gehiago irakurri 2

Dantzaren bitakora 2009

Dantzaren bitakora 2009

Iratxe de Arantzibia 2009/12/29 16:09

Jon Ugarrizaren "udazken koloretan" lanaren estreinaldiarekin hasi eta Bilbon egin berri den "Bilbao dantzari gazteen dantza sariketarekin" bukatu. Iratxe de Arantzibiak 2009. urteak dantzaren alorrean utzitakoari errepasoa ematen dio laburpen honetan.

Gehiago irakurri

Mar Hernández murtziarrak irabazi du Dantzari gazteendako IV. Bilbao saria

Mar Hernández murtziarrak irabazi du Dantzari gazteendako IV. Bilbao saria

Iratxe de Arantzibia 2009/12/23 14:42 1

Aurreko larunbatean (abenduak 19) egin zuten Bilboko Euskalduna jauregian "Dantzari gazteendako IV. Bilbao sariketa". 16 dantzari gaztetxok hartu zuten parte bertan eta epaileen uztez, Mar Hernández murtziarra izan zen lan onena egin zuen dantzaria. Carolina Bouyich y Marta Navarrete madrildarrak izan ziren bigarren eta hirugarren urrenez-urren.

Gehiago irakurri 1

Gure dantza gaitasunarekin konforme

dantzan.com 2009/12/22 13:46 1

Diskoteka batean dantzan hasiz gero ez dugu lotsarako motiborik izaten. Oro har, ondo ikusten dugu gure burua dantzan, gustora gaude gure buruarekin dantzan ari garela. Inguruan ditugun dantzariekin konparatuta, batazbestekoa baino dantzari hobetzat dugu gure burua. Peter Lovatt dantza ikertzaileak egindako azterketa baten ondorioak dira.

Gehiago irakurri 1

Izurtza: dantzariak eta agintariak argazki zahar batean

Izurtza: dantzariak eta agintariak argazki zahar batean

Dantzan 2009/12/18 16:03

Astola aldizkarian ikusi dugu honako argazki hau. Izurtzan, XX. mende hasieran ateratako argazkia da. Dantzari talde bat herriko agintariekin ageri dira. Dantzariak trajez ageri dira, fraka, txaleko eta txaketa dotoreekin, txapela buruan, makilak eskuan eta txintxarriak belaun azpian.

Gehiago irakurri

Euskaldunak eta Dantza 4. Jaialdia ETB-3n eskainiko da gaur

Euskaldunak eta Dantza 4. Jaialdia ETB-3n eskainiko da gaur

Iratxe de Arantzibia / ABBE 2009/12/18 11:21 1

Eguberri hauetan dantzak garrantzi berezia izango du ETB-3n, ABBEk antolatutako "Euskaldunak eta Dantza" 4. jaialdia eta "Igor Yebraren Jaialdia" emango baititu kate berak. Gaur, ostirala, abenduak 18, gaueko 23:00etan, ETB-3k "Euskaldunak eta Dantza" 4. jaialdia eskainiko du eta datorren abenduaren 25ean, gabon egunean, gaueko 23.00etan, "Igor Yebraren Jaialdia" eskainiko du.

Gehiago irakurri 1

Santo Tomas bezperako erromeria Donostian

Santo Tomas bezperako erromeria Donostian

Bagera Elkartea 2009/12/17 13:31

Santo Tomaseko bezperako erromeria izango da Donostiako Konstituzio plazan igande honetan arratsaldeko 19.00etan Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Udal txistularien bandak antolatuta. Erromerian Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz gidari lanetan arituko dira dantzak erakusten. Bestalde, hainbat urteurren gogoratzeaz gain, Larrain dantzarekin eta Santo Tomaseko bertsoekin emango zaio amaiera erromeriari.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak