Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mazedoniako dantzen ikastaroa Altsasun

Dokumentuaren akzioak

Mazedoniako dantzen ikastaroa Altsasun

2010/01/15 13:11

Altsasuko Santo Cristo de Otadia egoitzan. Sasko Anastasov dantza irakaslea Veles-en, Mazedonian, jaioa da 1964 urtean, eta 87tik dantza irakasle aritzen da han eta hemen. Mazedoniako Hezkuntza sailak kontratuta profesionalki aritu izan da dantza irakasle. 1997an Vila Zora dantza taldea sortu zuen eta haren zuzendari eta irakasle aritzen da.

2010eko otsailaren 20 eta 21ean, larunbat arratsalde eta gauean, eta igande goizean egingo da ikastaroa eta Altsasuko alberge horretan bertan lo egiteko aukera izango dute ikastaroan parte hartzen dutenek. Ikastaroak eta albergeko egonaldiak, lo egite eta jatorduak barne 95 Euroko prezioa du, eta otsailaren 7tik 12ra izango da izen-emate epea.

Izen-ematea eta xehetasun gehiago "Ainara, Danzas Populares del Mundo" gunean aurki ditzakezue.

 Hona hemen Sasko Anastasov Mazedoniako Toska edo Memede dantza irakasten.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.