Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hostoak eta Karrikan, Kukairen ikuskizun berriak 2011 urterako

Dokumentuaren akzioak

Hostoak eta Karrikan, Kukairen ikuskizun berriak 2011 urterako

2010/12/17 09:20

Karrikan

Izenak berak adierazten duen moduan Karrikan kalean eskaintzeko ikuskizuna da. Hiru pieza izango ditu lan honek, eta zenbait koreografo garaikide euskaldun gonbidatu ditu Kukaik ikuskizun honen pieza bakoitza sortzera. Jon Mayaren zuzendaritzapean, koreografo bakoitzari euskal dantza bat proposatu zaio abiapuntu moduan.

Damian Muñoz-ek eta Virginia Garciak dantzari-dantza hartuko dute ardatz, Iker Gomez-ek zortzikoa eta Pantxika Telleriak fandangoa. 'Sorbatza', 'Aupa Mutil' eta 'Fight For Fandango'  izango dira Karrikan osatuko duten lanen izenak. Hain zuzen ere egunotan ari dira koreografo horiekin lanean.

Zazpi dantzarik eta Dj batek jardungo dute zuzeneko emanaldietan. Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Nerea Vesga, Vivien Ingrams eta Urko Mitxelena dira dantzariak, eta Zigor Lanpre arduratuko musikaz. Estreinaldia maiatzean izango da, Leioako Umore azokan.
 

Hostoak

Hostoak ikuskizuna Oreka TX-en proiektua bat da. Mireia Gabilondo eta Igor Otxoa arduratzen ari dira ikuskizunaren zuzendaritzaz, eta Jon Maya ari da koreografiarekin. Kantua, musika eta dantza, hiru osagai horiek izango ditu "Hostoak" ikuskizunak, eta kantariak, dantzariak eta musikariak arituko dira bertan:

  • Dantzariak: Jon Maia/Ibon Huarte, Alain Maia, Urko Mitxelena, Eneko Gil, Nagore Indakoetxea, Nerea Vesga.
  • Kantariak: Maider eta Graxi Bedaxagar, Lüxi Agergarai, Arantxa Camus, Ihitz Iriart eta Maika Etxekopar.
  • Musikariak: Harkaitz Mtex. De San Vicente, Igor Otxoa, Mikel Ugarte, Iñigo Egia, Mixel Ducau eta Juanjo Otxandorena.

Ikuskizun honek baditu dagoeneko emanaldi data batzuk: Otsailaren 19an Donostian Kursaal-en eskainiko da, otsailaren 25ean Baionan, otsailaren 26an Iruñean, Gayarren antzokian, martxoaren 16an Bilboko Arriaga antzokian izango da, eta martxoaren 31an Gasteizko Principal antzokian.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.