Dokumentuaren akzioak
Olatz de Andres-ek "dA cAPO" eskainiko du Feministaldian
Hauxe da Olatz de Andres-ek lan berriari buruz aurreratu duena: "Imaginatu soinekoari buelta eman eta beste alderdia zuria ageri dela... Ingurune zurian desagertzen da."
Olatz de Andres berak sortu eta interpretatzen du dA cAPO, eta Estitxu Cuesta izan du laguntzaiile. Enriqueta Vega arduratu da atrezzoa eta jantzitegiaz, eta Ryuichi Sakamoto eta Brahms-en musika darabi bere lanean.
Eusko Jaurlaritzak babestutako sorkuntza lana da hau, La Fundicion-en egin du egoitza teknikoa, eta Azala eta Muelle 3n egoitza artistikoa.
Olatz de Andres: dA cAPO
Abenduak 18, 19:00etan
Arteleku, Donostia
Dokumentuaren akzioak