Dokumentuaren akzioak
Leire Ituarte, Matxalen Bilbao eta Pilar Andres La Fundicion-en
“Mazing” ikuskizuna Adriana Barenstein-ek CCEBA-ko (Buenos Airesko Kultur Zentro Espainiarra) San Telmo Eraikinean zuzendutako Gorputza eta Hiria (leku irekiko performance) proiektuaren barruan zegoen. "Mazing” ...topo egin, parean pasatu eta elkarri begiratzen ez dioten gorputzak, joan doazen
gorputzak, ikusmira infinituetan bateratzen diren gorputzak, bertan behera gelditzen diren gorputzak, haragizko gorputzak, gorputz emankor/ugalkorrak, noraezean dauden gorputzak harrizko labirinto batean... ...hiria, errairik gabeko gorputza, kristal, altzairu, erlategi, kaleidoskopio... emoziozko paisaien eta hiri-maparen denbora-aztarnen zerumuga, utopia...
Abenduak 18 – 19, 20:00etan.
- LEIRE ITUARTE - MATXALEN BILBAO - PILAR ANDRÉS: "Mazing” (25’)
- LEIRE ITUARTE: ”Look at me, Bang Bang” (30 ́)
LEIRE ITUARTE PEREZ
Ikus-entzunezko Komunikazioan –Zinema-teoria feministaren espezialitatean- doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (2003), non irakasle eta ikertzaile gisa diharduen. Sortzaile gisa burutu zuen “Delicias de la Civilización” opera primak (2006) hirugarren saria lortu zuen Masdanza11 Dantza Garaikidearen nazioarteko Lehiaketan. Bere bigarren lana, “Azul en tres Actos” (2008), malenkoniari eskainitako obra postmodernoa da. Bere “Look at me, Bang Bang” (2009) azken sorkuntzak, berriz,
emakumearen gorputzak, beronen irudi eta estereotipoen gainean gizonezkoak duen
begiradak eta alde femeninoak masa-kulturan duen performatibotasunari buruzko ironiazko
begirada bat proposatzen du.
MATXALEN BILBAO
Konpainia ezberdinetan jardun du interpretatzaile gisa. Aldiz, 2003tik aurrera bere konpainia propioa eratu du, interpretatzaile, koreografo eta dantza garaikidearen irakasle lanak aldi berean eginez. Orain arteko bere zortzi piezek bermatzen dute Matxalenen sortzaile-jarduera. Bestalde, 2008an Ikuskizunaren Arte eta Zientzia Masterra egin du EHUn. Bere lanaren oinarria hots eta irudiekin loturiko mugimenduan datza, lengoaia abstraktuzko lana argiro. Gorputza, berriz, etengabeko eraldaketa eta
espazioarekiko elkarrizketa prozesuan dagoen entitate konplexu gisa ulertzen du.
PILAR ANDRÉS CONTRERAS
Dantza klasikoa eta garaikidea ikasi ditu. Euskal Herria, Frantzia eta Kanadako konpainietan dihardu interpretatzaile gisa, behin proposamen abstraktuagoak, behin teatralagoak barne hartzen dituzten gorputz-lengoaiak garatuz.
LEIRE ITUARTE
”Look at me, Bang Bang” (30 ́)
“Look at me, Bang Bang” gorputz femeninoaren performatibitateari buruzko ikerketa eszeniko eta koreografikoaren proiektu legez jaio zen eta Cindy Sherman eta Barbara Kruger artisten ikusizko lana hartzen du abiapuntutzat. Emakumearen erotismoaren (“Eder ” femeninoaren) eta irudi hilgarriaren (“Gaizto ” zital femeninoaren) arteko dialektikari buruz ironiaz hitz egiten duen lan bat da,
erreferentetzat hartuta begiradaren ekonomia maskulinoa eta gorputz femeninoa merkataritza bihurtzea eta ikusizko kultura garaikidean hara eta hona dabiltzan emakumearen irudiak.
- Sorketa eta interpretazioa: Leire Ituarte
- Ikusizko ikuskera eta irudiaren diseinua:Leire Ituarte, Sibophot
- Argazkiak eta ikusizko muntaia: Sibophot
- Argiak: Ricardo Cerezo, Gabo Punzo
- Jantziak: Kataklismo
- Makillajea eta ile apainketa: Olaia Bermudez
- Eszenografia: Leire Ituarte
- Musika: Brian Eno (the secret place), Damon Albarn (closet romantic), Propellerheads (on
- her majesty`s secret service-extracto-), Shirley Bassey (goldfinger)
- Soinu efektuak: Aritz Cestona
- Soinu konponketak: Sibophot
- Lankideak: La Fundición Teatroa, Bilboeszena, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.
Dokumentuaren akzioak