Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Manuel Delgado eta hiri-koreografiak Ortzadarren jardunaldiak ixteko

Dokumentuaren akzioak

Manuel Delgado eta hiri-koreografiak Ortzadarren jardunaldiak ixteko

2010/12/17 08:59

Manuel Delgado Bartzelonako Unibertsitateko antropologoa da, hain zuzen ere erlijioari buruzko antropologiaren irakaslea. Ortzadarreko antolatzaileen esanetan "Komunikatzaile aparta, oso ezagunak dira hiria eta espazio hiritarrei buruz, hala nola esparru hauetan eraikitzen diren identitate kolektiboei buruz egin dituen lanak. Bere liburuen artean aipa genitzake Ciudad líquida, ciudad interrumpida, Identidades dispersas, edo Ciudades movedizas."

Urriaren 22an zen izatekoa bere hitzaldia, Ortzadarren jardunaldien baitan, baina bigarren bideoan azaltzen dituen hegaldi gora-beheren ondorioz bertan behera geratu zen bere hitzaldia eta azkenean azaroaren 19an izan zen Iruñean.

Alfredo Asiain-ek egin zituen aurkezpen lanak, lehen bideoan ikus daitekeenez, eta segidan bere hitzaldiari heldu zion Manuel Delgadok.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.