Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Soka-dantza estreinatuko dute Argentinako Cordoban San Joan ospatzeko

Soka-dantza estreinatuko dute Argentinako Cordoban San Joan ospatzeko

Dantzan 2014/06/16 07:35

Eredu tradizionalean oinarrituta, baina musika eta koreografia berriekin estreinatuko dute Argentinako Cordoban San Joan-etako soka-dantza. Noé Fernandez -ek kontatu digunez Tapa-tapa taldean sortu zen ideia, izan ere talde horretan Euskal Herriko eta nazioarteko herri dantzen inguruan ikerketak,...

Gehiago irakurri

Dantza talde eredu baten bila

Dantza talde eredu baten bila

Xabier Etxabe 2014/06/13 08:40 3

Dantza taldeak bidegurutzean somatzen ditudan honetan, haietako askok aurreko mendearen bukaeran indartu eta finkatu ziren erreferentziak gidari dituztela eta berriak sortzeko ahaleginean, etorkizunerako baliagarri izango den erreferentzia-sistema baten bila abiatu naiz artikulu honetan. Azken berrogei urteetan eman diren aldaketei erreparatu eta gero, taula batean eredu bat proposatu dut, oso goi-mailakoa, alegia zehaztasunetan batere sartu gabe, hausnarketa bidean dauden taldeentzat baliagarri izango den esperantzan. Hiru ardatz ditu teorizazioak: dantza-irakaslearen inportantzia taldean; dantzarako eta zuzenean jotzen duten musikarien aportazioa; eta taldearen izaera herriko foklorearen baitan, kalerako nahiz plazarako bokazio nabarmenez. Dena dela, eredua huts-hutsean baino, haren inguruko hausnarketa da bilatzen dudana; horretarako, gertuan ikusi eta bizi izan ditudan gertakariak hartu ditut aintzakotzat.

Gehiago irakurri 3

dantza.eus domeinua izango dugu

dantza.eus domeinua izango dugu

Dantzan 2014/06/12 11:15 1

PuntuEus fundazioak .eus domeinua izango duten 91 aitzindariak izendatu ditu, eta horien artean dantzan.com-ek eskatutako dantza.eus dago. Ekainaren 21ean aktibatuko dira .eus lehen domeinuak.  'n' gabe? Bai, begi zorrotza duzuenak ohartuko zineten, dantza.eus idatzi dugula, eta ez dantzan...

Gehiago irakurri 1

Garazitik Korteseraino 700 dantzari baino gehiago bilduko ditu Nafarroako dantzari egunak

Hogeita hamasei dantza talde bilduko dira Sakanako herrietan, Lekunberrin eta Irurtzunen larunbat honetan. Ekainaren 14an, 25. Urteurrena ospatzen ari den Orritz dantza Taldeak eta  Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatutarik, eta Olazti, Altsasu, Lakuntza, Etxarri-Aranatz, Uharte-Arakil,...

Gehiago irakurri 2

San Martin Ezpata-dantza Kofradiaren sorrera ekitaldia egingo da ostiralean

San Martin Ezpata-dantza Kofradiaren sorrera ekitaldia egingo da ostiralean

Dantzan 2014/06/11 07:35

San Martin Ezpata-dantza 2014ko azaroaren 11an estreinatuko da Biarritzen eta ezpata-dantza hori plazaratzeaz arduratuko den kofradiaren eratze ekitaldia ospatuko da ostiralean, ekainaren 13an, Baionan. Maritzuli konpainiaren ekimenez, eta Lapurdiko zenbait dantza taldetako kideen parte hartzeareki...

Gehiago irakurri

Natxo Monteroren "Barbecho" lanaren estreinaldia La Fundicionen

Natxo Monteroren "Barbecho" lanaren estreinaldia La Fundicionen

Dantzan 2014/06/09 17:15

Erabat ezinezko litzaiguke bizitzea jolasteko aukerarik izango ez bagenu. Jolastu, diogu, baina ez tren txiki batekin, gizakiok jolasten dugun moduan baizik. Musika entzuten dugunean, jolasten arigara; dantzan egiten dugunean, jolasten ari gara; paseoan bagoaz, jolasten ari gara. Zentzu ludikoa ho...

Gehiago irakurri

Dantzazale Eguna ospatuko dugu larunbatean Durangon

Dantzazale Eguna ospatuko dugu larunbatean Durangon

Aiko Taldea 2014/06/09 17:05

Ospakizuna sokadantza batez hasiko da Durangoko Andra Mari elizako arkupean 13:00etan, eta ondoren, kalejira egingo da Dantzaldi Ibiltariak egoitzatzat erabili duen Plateruena Kafe Antzokiraino programa ixteko. Ongi etorriko txakolinaren eta bazkari herrikoiaren ostean, 17:00etatik aurrera, errome...

Gehiago irakurri

Lekuz Leku X. Nazioarteko Dantza Jaialdia Hiri Inguruneetan

Lekuz Leku X. Nazioarteko Dantza Jaialdia Hiri Inguruneetan

Lekuz Leku 2014/06/09 09:40

Ekainaren 27an eta 28an, 19:00retatik aurrera dantzak eta ibiltariek egingo dute topo Abandoibarran. Bere helburua: dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusle guztiengana hurreratzea, hiri guneetara koreografia-lanak eramanda. Horretarako, IX. Lekuz Leku edizio honetan (DDH/CQD-rekin elkartut...

Gehiago irakurri

Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

Ezpalak jaialdia 2014/06/06 12:00 2

Igandez Iruñeko Burgoen Plazatik Eibarko Untzagakora egin zuten salto danbolintero edo ttunttuneroek eta haiekin etorritako dantzariek (edo, aurreikusitako asmoa behintzat horixe zen...). Beti ere zerura begira pasatzen ditugu aurreko egunak eta igandean bertan azken minutura arte halaxe egon g...

Gehiago irakurri 2

Dantza berriak Cabanillaseko paloteadoa berpizteko

Dantza berriak Cabanillaseko paloteadoa berpizteko

Dantzan 2014/06/05 09:25 1

Aurrera doaz Cabanillaseko paloteadoa berreskuratzeko lanak, eta Tresmontes elkarteak jakinarazi du 2014ko abuztuaren 16an izango dela estreinaldia. Mendebetez lozorroan izan da paloteadoa Cabanillas-en, eta Jimeno Juriok, Francisco Sierrak eta Ortzadar elkarteak bildutako dokumentazioa baliatu dute paloteadoa berregiteko. Deabrua, Aingerua, nagusia eta artzainarekin batera 22 dantzari arituko dira.

Gehiago irakurri 1

Dokumentuaren akzioak