Dokumentuaren akzioak
Dantza eta kanta Roger Idiart omentzeko Azkainen
Euskal kulturaren sustapenean lan handia egin zuen Roger Idiart (1931-2009) apaiz lapurtarra omentzeko "Roger Idiart, gurekin" ikusgarria eskainiko da gaur, abuztuak 8, eta bihar, abuztuak 9, bere jaioterrian, Azkainen. Zuberoan 23 urte eman zituen apaiz, eta bi pastoral (Xalbador, 1991; Etxahun-Iruri, 2001) idatzi zituen. Jean Bordaxar zuberotarrak zuzenduta kantari eta dantzari talde zabalak parte hartuko du bere omenaldi jaialdian:
- Kantariak: Naia Robles, Begiz Begi, Hinka, Hiru Soinu, Kantiruki, Mixel Etxekopar eta Mathieu Mendizabal, Maddi Oihenart, Niko Etxart, Jean Bordaxar, Robert Larrandaburu, Dominique Urruti, Jean-Pierre Luro, Jean-Louis Aranburu, Nikolas Ürrüti, Eric Alzazebe, Pierre Larrandabürü, eta Larrun Kanta.
- Dantzariak: Elirale, Azkaineko Ikasleak, Xiberoko Kauter Ballet, Xiberoko Neskak, Etorkizuna Kontzeptuak.
- Musika: Kauter Sinfonia eta Evilness
- Bideoa: Kanaldude
Roger Idiart, gurekin
- Abuztuaren 8an eta 9an, ostirala eta larunbata, 21:00etan
- Azkaineko Kiroleta kiroldegian
- Sarrerak: 15€
Informazioa: Roger Idiart, gurekin (eke.org)
Dokumentuaren akzioak