Dokumentuaren akzioak
Ortzadar eta lagunak Iruñeko elkartearen 40. urteurrena ospatzeko
Galdakaoko Andra Mari, Irungo Kemen, Donibane Garaziko Garaztarrak eta Larraineko Erregetxopitak dantza taldeak, eta Hernaniko eta Iruña Taldearen fanfarreak parte hartuko dute Ortzadarreko dantza taldearekin eta fanfarrearekin batera datorren irailaren 6an, larunbatean, ospatuko den Ortzadar elkartearen 40. urteurreneko ekitaldi nagusian.
Ortzadar 40. urteurrena
Irailak 6, larunbata, Iruñean
11:30-12:30 Kalejira eta dantza-musika saioak, Udaletxe, San Frantzisko eta Recoletas plazetan Ortzadar taldearekin harreman estua duten Euskal Herriko dantza eta musika taldeen eskutik:
- Andra Mari dantzari taldea (Galdakao)
- Kemen dantza taldea (Irun)
- Garaztarrak (Donibane Garazi)
- Erregetxopitak (Larraine)
- Hernaniko fanfarrea (Hernani)
- Iruña Taldearen fanfarrea (Iruñea)
- Ortzadarren fanfarrea (Iruñea)
13:00 - 14:00 40. urteurreneko ekitaldi nagusia, Ortzadar taldearekin batera dantza eta musika emanaldi bateratua Burgoen plazan.
Dokumentuaren akzioak