Dokumentuaren akzioak
Maitaldia Biarritzen: utzi dantzari zure burua maitarazten
Irailaren 11tik 21era dantzaren munduaren ikusmira zabala eskainiko du berriz ere Biarritzeko Maitaldia jaialdiak. Flandesko Ballet Royal, Dantzaz, Sebastien Perrault, Mercedes Ruiz, Derniere Minute / Pierre Rigal, Nantes-ko Zentro Koreografiko Nazionala, Norvegiako Dantza Konpainia Nazionala, Lasala, edo MC Pietragalla-J Deroualut konpainia eta koreografoen lanak ikusi ahal izango dira besteak beste Biarritzen.
Dantza klasikoa, garaikidea, hip-hop-a edo flamenkoa, eta nazioarteko ordezkaritza zabala, Euskal Herrikoa barne, Dantzaz eta Lasala konpainiak izango baitira bertan.
Informazioa: Maitaldia - Le Temps d'aimer
Dokumentuaren akzioak