Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Mintegia: Zer dakigu Eibarko dantzaera zaharrari buruz?
Eibarko dantzaera zaharrari begiratuko diogu datorren Dantzan Ikasiko saioan Mikel Sarriegirekin. Martxoaren 5ean, osteguna, 19:30 ean Eibarko Kultur Etxean elkartuko gara. Kokatzeko, Sarriegik Gipuzkoa osoko dantza-maisuek gordetako eta hain ezaguna ez d...
Beasaingo adibidea: Tradiziotik edaten eta moldatzen
Beasaingo Igartzako ezpata-dantza eta trokeo-dantzen sorrera eta bilakaera izan dituzte hizpide Izaskun Salazarrek eta Mikel Sarriegik Iruñean egindako dantza-erritu berrien atontzeari buruzko jardunaldietan . Azken hamarkadetan herrian egindako lanketatik abiatuta, dantzen inguruko ikerketa, m...
Erritu maskulinotzat jo zirenak emakumeen dantzak direla ikusi dute
Hegoafrikako San herriaren haitz-pinturetan ageri diren giza irudiak luzaz erritu espiritual maskulinoen adierazpen gisa interpretatu izan dira. Bereziki, trantze-dantzekin lotu izan dira irudi horiek. Orain, María Cruz Díaz-Andreu eta Jacqueline Kumbaniren ikerketek ikuspegi hori zabaltzea pro...
Arrateko eredua: Komunitatearentzako dantzak
Eibarko Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzen esperientzia ekarri dute Oier Araolazak eta Ane Sarasketak Iruñean egindako dantza-erritu berrien atontzeari buruzko jardunaldietan . Azken hamarkadetan egin edo berritu diren dantzen atzean dauden prozesuak aztertu dituzte saioan. Komunitateaz, t...
Thierry Truffaut: puzker eta korroskada, hemen da inauteria
“Inauteriak azaltzeko, denborari, heriotzari eta bizitzari buruzko hainbat galdera eta sinesmen hartzen dira kontuan. Inbertsio garaia dira, eta benetako ekaitzak eragiten dituzte, udaberria itzultzeko borrokak dira. Bizirik daudenak eta hildakoak jartzen ditu jokoan, eta haizeek, hatsek eta arn...
Dantza-erritu berrien atontzea: San Lorenzo, Arrate eta Beasaingo esperientziak
Dantza eta erritu berrien atzean dauden prozesuak aztertu dituzte Iruñean egindako dantza berrien atontzeari buruzko jardunaldietan: nondik sortzen diren, nola txertatzen diren komunitatean edota nola uztartzen diren tradizioa eta berrikuntza. Duguna dantza taldeak antolatutako saioan, Euskal H...
Iruñeko erraldoiak
Erraldoiaren egungo iruditeria (gure herri-jaietan hain ohikoa) Erdi Aroko eta Errenazimentuko herri-antzerki grotesko eta barregarriaren oinordeko zuzena (gehiago ala gutxiago) da, bai eta Barroko garaiko gorteetako festa eta balletena ere. Horri gehitu behar zaio jai-eremu katolikotik datorren C...
Momotxorroak eta Altsasuko inauteria bera Bizkaiko dantza talde bati esker daude bizirik
Bizkaiko dantza talde bati zor dio Altsasuk gaur egun bere inauterien eta herriaren sinbolo nagusi diren momotxorroak berpiztea. 1916koak dira Altsasuko inauterien azken testigantzak, eta 1970eko hamarkadara arte herriko zaharrenek bakarrik gordetzen zituzten haien oroitzapenak. Gaur egun kosta egi...
6.1 Baltsaren oinarriak
Baltsa, beraz, hiruko konpaseko dantza dugu. XVIII. mende inguruan Europa ekialdean bikoteko dantza gisa sortua, ziztuan hedatu zen kontinente zahar guztian zehar. Bere izena alemanierazko walzen —biratzea — aditzetik dator, omen. Aurretik esan dugun bezala , urratsak hirunaka a...
Zubieta eta Iturengo joaldunak duela 25 urte
Argazki bilduma hau 25 urte betetzen ari da egunotan; 2001eko urtarrilaren 29an, astelehenean, lanean jai-eguna hartuta, hartu nuen autoz Zumarragatik Zubietarako bidea, Tolosa, Leitza, Eratsunerako errepidetik barrena, aspaldidanik interesa pizturik zizkidaten joaldunen aurrez aurre ezagutzera...
Dokumentuaren akzioak


