Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa Pepita Bernat: “Dantza egiteak pastilla batek ezin duena sendatzen du”

Dokumentuaren akzioak

Pepita Bernat: “Dantza egiteak pastilla batek ezin duena sendatzen du”

2025/10/16 09:10
Pepita Bernat: “Dantza egiteak pastilla batek ezin duena sendatzen du”

La Vanguardia.

106 urte ditu Pepita Bernat-ek (1919, Barbens, Lleida, Herrialde Katalanak) eta igandero joaten da Bartzelonako La Paloma dantzalekura, “mezetara doan jendea dago, ni La Palomara joaten naiz”. Duen adinera iristeko sekretua dantza dela dio, “dantzatzea, asko dantzatzea”. Dantzatzen duen egunean ez duela minik esaten du.

Bolero batek edo bals batek edozein pastillak baino gehiagok sendatzen naute”, zahartzaroa egokitzen jakitea dela dio; horrela, mina badu deskantsatu egin du eta "dantzatu badezaket dantzatu egiten dut". Eskatzen duen bakarra minik gabe lasai hiltzea da, baina ahal duen bitartean dantzan jarraituko duela, “eta dantzan ari naizela hiltzen banaiz hobe. Heriotza perfektua izango litzateke".

Bernat-i buruzko filma grabatzen ari dira eta gehien hunkitzen duena “dantzan ari naizela grabatzea da. Dantzan ari naizenean neu naiz, inoiz baino gehiago. Ikus dadila 106 urtera irits daitekeela konpasean". Bere erara, nortasun handiarekin eta baimenik eskatu gabe bizi izan zen emakumea bezala gogoratzea gustatuko litzaioke, “konpasa sekula galdu ez zuen La Palomako dantzari bezala”.

Elkarrizketa: Pepita Bernat, 106 años (Evelyn López, La Vanguardia, 2025-10-13)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.