Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gipuzkoako Dantzagunea Diasporara eta haurren dantza ikasketetara begira aurtengo Sortutakoak Tradizionalean aukeratutako proiektuak

Dokumentuaren akzioak

Diasporara eta haurren dantza ikasketetara begira aurtengo Sortutakoak Tradizionalean aukeratutako proiektuak

Gipuzkoako Dantzaguneko Sortutakoak Tradizionala 11 diru-laguntzaren ebazpena argitaratu dda eta hautatutako bi proiektuak honakoak izan dira: Argia dantzari taldearen "Zalakain Argentinan" ikerketa-sorkuntza eta Patxi Monteroren "Euskal dantzako ibilbidea haurrekin (2. fasea)" material pedagogikoa.

 Gipuzkoako Dantzagunearen Sortutakoak 2025 diru-laguntzen deialdira guztira lau proiektu aurkeztu dira, eta horietatik bi izan dira hautatuak. Proiektu bakoitzak 3.500 euroko diru-laguntza jasoko du.

Zalakain Argentinan

2025eko azaroan, Tandil (Argentinako) hirian, Argentinako Euskal Etxeen “Euskal Aste Nazionalaren” ospakizunean, Argentinako eta Uruguaiko 25 Euskal Etxetako euskal dantza taldeek, Euskal Herriko Argia dantzari taldeak prestatu zuen Martin Zalakain dantza, kantu eta antzerki emanaldia eszenaratuko dute. Ameriketako eta Euskal Herriko dantzariak eta musikariak elkarlanean jarri dituen ikuskizun horren egokitzapena, itzulpena, moldaketa eta transmisio-lanak bideratzeko proiektua da honako hau.

Euskal dantzako ibilbidea haurrekin

Patxi Monteroren proiektuaren helburua "haurrekin euskal dantzaren ibilbidea egiteko oinarrizko irizpideen dekalogoa osatzea, eta ariketa eta praktika egokien bilduma aurkeztea" da. Horretarako, Monteroren hautua "proposamen eraldatzaile bat eraikitzen hastea da: eraldatzailea helburuetan, begiradan eta praktikan. Ikertuz, jasoz, eztabaidatuz, saiatuz, partekatuz... eta emaitzak neurtuz".

Deialdiari lotutako jardueren data zehatzen berri ematen joango gara. 

Sortutakoak Tradizionalaren emaria

2013. urtean abiatu zenetik hainbat dantza proiektu babestu ditu Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoako Tradizionala deialdiaren bidez. Hona hemen aurreko deialdietan lagundu diren proiektuen zerrenda.

  • Aurtzaka: Beasaingo San Joanetako neskatxen esku-dantza (2013)
  • Axeri-dantza elkartea: Andoaingo Axeri-dantzaren inguruan (2014)
  • Maritzuli: Miarritzeko San Martin ezpata-dantza (2015)
  • Duguna: Iruñeko San Juan bezperako soka-dantza (2016)
  • Iruña taldea: Iruñeko San Lorentzoko ingurutxoa (2017)
  • Mendi Alde: Otxandioko emakumeen aurreskua (2018)
  • Duguna: Iruñeko Sanferminetako trokeo-dantzak (2019)
  • Patxi Montero: Euskal herriko plazetarako dantza berriak (2020)
  • Iruinkokoa: Iruñeko inauteri euskalduna (2020)
  • Jon Olazkuaga: La Pamperruque (2022)
  • Aritz Ibañez: Pausoka Dantzan (2022, 2024)

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Gipuzkoako Dantzagunea

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.

Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea. 

Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.

2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.

4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.

5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...