Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Eibarko Dantzari Eguna ostiral honetan

2015/06/10

Euskal Jaia pasata eta San Joanak gainean ditugula, Eibarko Dantzari Egunaren txanda izango dugu ostiral honetan. Kezka dantza eskolako eta dantza taldeko dantzariek eta musikariek urtean zehar mimoz prestatutako dantzak aurkezteko unea izango da. Ohi bezala, dantza eskolako talde bakoitzak bere er...

Gehiago irakurri

Eibarko 50. Euskal Jaia maiatzaren 29tik 31ra

2015/05/27

Maiatzeko azken asteburuan ospatuko da Eibarren 50. Euskal Jaia. Maiatzaren 29ean ostiralean hasi eta igandera bitartean kontzertu, azoka eta abarrek beteko dute herria, eta dantzak ere izango du bere tokia noski, toki berezia gainera. Euskal Jaiaren baitan antolatzen da Ezpalak dantza tradizional...

Gehiago irakurri

Soka-dantza Santa Kurutzeko ermitan 2015

2015/05/14

Maiatzaren 3an Mandiola auzoko Santa Kurutz ermitan soka-dantza egin genuen Kezkako dantzariok Usartza txistulari taldeak eta auzoko baserritarrek lagunduta. Jai giro ederrean pasatzen dute urtero goiza bertara hurbildutakoek, trikitixa eta pandero, txistu eta danbolin, txorizo eta odoloste egosi, ...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza Urrezko plakaren ekitaldian

2015/05/05

Gipuzkoako Foru Aldundiak eman dituen Urrezko plaken ekitaldian ezpata-dantzan izan gara martxoaren 28an Donostiako Kursaalean. Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Plaka 40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetan Espainiar Estatuko herrietatik Gipuzkoara etorritako pertsonei eman zien. Ekitaldia hasi aurretik...

Gehiago irakurri

Arrate 1974 Kezka: Iribasko ingurutxoa

2015/04/30

Kezka dantza taldea 1974. urtean Iribasko ingurutxoa dantzatzen ageri da honako irudi hauetan. Emilio Aiastuik hartutako irudiak dira 8 mm-ko formatoan. Kezka dantza taldea: Iribasko ingurutxoa. Irudiak: Emilio Aiastui. Eibar, Arrate, 1974.

Arrateko dantzak Ermuan

2015/04/28

Apirilaren 18an, larunbatean, Arrateko dantzak Ermuan plazaratu genituen Kezka dantza taldeko dantzariok. Euskal Jaiaren programaren baitan Castelloko Associacio Cultural grup de danses de Cabanes, Ermuko Txindurri dantza eta txistu taldeak eta Kezka dantza taldeko dantzari eta txistulariek hartu ...

Gehiago irakurri

Dantza Coliseoan: Iker Gomez: Sylphides Pi Cia, El bosque del beso

2015/04/27

2015eko maiatzaren 1ean, 20:30etan, Eibarko Coliseo Antzokian. Sarrera 7 € Muxuen metafora inspiraziotzat hartuta El bosque del beso ikuskizuna dakarkigu Iker Gomezek Coliseo antzokira. Elkar muxukatzen duten gorputzek, Marylin Monroek, dantza egiten duten ahoek, eta Besame mucho abestiaren 7...

Gehiago irakurri

Koko-marru zuri 2015eko koko-dantzetan

2015/04/15

2015 honetan elur zuriak egin digu harrera koko-marruoi. Elur zuriak eta hotzak, baina alaitasun eta egun horren ederrak ez zituen animoak eta giroa makaldu. Baserritarrak beti bezain eskuzabal agertu ziren eta koko-marruak beti bezain alai. Ederra benetan Otaola eta Kiñarra inguruetako estanpa. E...

Gehiago irakurri

Dantza Coliseoan: Elirale: Ka dira

2015/04/08

2015eko apirilak 25, 17:00etan, Eibarko Coliseo Antzokian. Sarrera 5€ Haur eta familia guztiarentzako ikuskizuna dakar Elirale konpainiak Coliseora. Kadira hitzak aulkia esan nahi du Lapurdin. Claude Boujon idazlearen Kadira urdina izeneko haurrentzako liburuan oinarriturik, Elirale konpainiak...

Gehiago irakurri

Hasi dira Euskal Jaiaren 50. urteurrenerako dantza entseguak

2015/01/30

Aurten Eibarko Euskal Jaiaren 50. urteurrena dela eta belaunaldi desberdinetako dantzariak gonbidatu ditugu denok elkarrekin dantza egin dezagun maiatzaren 31an. Iribasko ingurutxoa eta Imotz-eko esku-dantza egingo ditugu denok batera. Lehen entsegua egin dugu pasan den urtarrilaren 24an. Erantzun ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina egia esan zehatz ez dakigu, ze batzuk kale, hasierako kopurua ere gutxi-gora-beherakoa zen, eta ez zitzaigun asko inporta ere... Orain, inor aspertuta badago, kontatu ditzala.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Eibarko Kezka Dantza Taldearen bloga da hau. 1958an sortu zen Eibarko Klub Deportiboan eta Gregorio Santa Cruz izan zuen lehen zuzendaria. Eibarko eta inguruetako dantza tradizionalak dantzatzea eta sustatzea du helburu. 

Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com