Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Lehen maskaradak urtarrilaren 30ean

2005/01/08

Urtarrilaren 30ean kaleratuko dira 2005eko lehen maskaradak. Ohi bezala, maskaradarien herrian bertan, Altzürükün, egingo da lehen agerraldia.

Gehiago irakurri 2

Galdakaoko Andra Marik 50 urte

2005/01/07

Mende erdia bete eta ospatuko du 2005ean Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Urte osoko ospakizun egitarau zabala prestatu dute. Denetarik izango da bertan, nazioarteko taldeak, euskal dantza taldeak, erritualak eta ikuskizunak, kulturaldiak eta erromeriak.

Gehiago irakurri

Inauteri goiztiarrak

2005/01/06

Aurten goiz datoz inauteriak, otsailaren 8an da inauterietako asteartea, eta otsailaren 5ean inauterietako larunbata. Ondorioz ospakizunen pilaketa gerta daiteke hainbat tokitan, Santa Ageda, Kaldereroak eta Inauteriak denak aste buru berean pilatu daitezke eta. Baliteke toki batzuetan gauza...

Gehiago irakurri

Dantza ikastaroak Ikasfolken 2005ean

2004/12/31

Bilbao Musikak dantza tradizionalaren inguruko ikastaro eskaintza berria prestatu du Ikasfolk programaren bidez 2005erako. Bost ikastaro dira eskaintza honetan, irakasleentzat, umeentzat eta dantzazaleentzat bideratuak. Larraitz Artetxe eta Patxi Laborda izango dira irakasleak.

Gehiago irakurri

Dantza 2004 urtean

2004/12/31

Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiak 30. ekitaldia izan du aurten. Hiru hamarkadatan lan eskerga egin du jaialdiak folklorearen alorrean. Ehunka eskualdetako dantzak eta tradizioak ikusteko aukera eskaini digu eta irekitako bidea joan-etorriko norabideetan erabiliz, nazioarteko hamaika bazt...

Gehiago irakurri

Navarra: Las cuatro estaciones

2004/12/29

1970-1971 urte bitartean Caro Baroja anaiek, Pio eta Juliok grabatu zuten Navarra: Las cuatro estaciones pelikula. Orain DVD formatuan berrargitaratu du Nafarroako Gobernuak. Urtaroen erritmora Nafarroako bizimodu tradizionalen hainbat irudi bildu zituzten Caro Baroja anaiek. Inauteriak, erromeri...

Gehiago irakurri

Zorionak eta 2005 urte berri on!

2004/12/27

Aurtengo gabonetan gure etxeak atera dituen postalak. Hau Izarrena Beste hau Andonirena Eta azkenik biak batera ...

Gehiago irakurri

Altzürükük emango ditu aurtengo maskaradak

2004/12/23

Altzürüküko gazteak 2005eko neguan Zuberoako hainbat herritan eskainiko dituzten maskaradak prestatzen ari dira.

Gehiago irakurri

Iratzarri dantza lokartu hori

2004/12/17

Euskal dantzaren pattal aldiaz eta alor honen iratzartzeaz idatzi du berriki Jose Inazio Ansorenak ARGIAren orriotan. Hoberako aldaketak gertatzen ari direla antzeman du Ansorenak. Zenbait dantzari eta emanaldiren kalitatea, eta egoera aztertzeko ekimenak ditu irudipen horren oinarri. Azaroko azk...

Gehiago irakurri

Jim Jausororen agurra

2004/12/14

Jim Jausoro, Boise-ko Oinkari dantza taldeko kide historikoa hil da abenduaren 2an. 83 urte zituen eta azken unerarte jarraitu du Oinkari dantza taldearekin soinua jotzen.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Urtubiren bandera-dantza izan zen Donostiako hori

2017/06/15

Bikain Mikel!!!! Aupa zu! Mila esker egindako lan eta misterioa argitzeagatik. Ez dantza bakarrik, dantzaldia, data, dantza-maisua, beste dantzen inguruko xehetasunak. Oso interesgarria eskaini diguzun informazio guztia.

Ohi bezala erantzun batek galdera gehiago ekartzen dituenez, ezin ukatu Jose Urtubi dantza-maisuaren izenak jakinmin handia eragin didala. Bilaketa azkar batek Jose Urtubi kantu-sortzailea eta Donostiako orfeoiaren sortzaileetakoa izan zela erakutsi dit, baina dantzarekin lotuta ez dut besterik aurkitu.

Balezta-dantzari dagokionez, bat nator diozunarekin. Nik ere uztai txikien dantza identifikatu izan dut balezta-dantza izenarekin, baina ohartu gabe nengoen egin duzun interpretazio horrekin. Alegia, akaso uztaiak elkar joz egiten zen dantza beste arku-dantzetatik bereizteko erabiltzen zutela balezta izena.

Dena den, uztai, gezi, arku eta balezta artean, gero eta nahasmen handiagoa daukat (buruan). Lau aipu:

1828. Juan Antonio Urbeltzek (Dantzak : notas sobre las danzas tradicionales de los vascos. Caja Laboral Popular, 1978: 159) ezagutzera eman zuen 1828ko brokel-dantzaren deskribapen batean ez arkurik, ez baleztarik ez da ageri, eta ordea, geziak aipatzen dira.

1840. Bergarako besakardaren urteurreneko festa programan ( https://dantzan.eus/albiste[…]kadaren-urteurrenean-1840an ) euskaraz "gueciac" aipatzen dira, eta gazteleraz "arcos y ballestas".

1858. Jose Antonio Olanok Bilbon 1858an eskainitako emanaldiaren programa aipatu duzu (Irigoien, Iñaki. «Troqueados en Vizcaya». Txistulari 146 - Dantzariak (Ext) (1991): 5–24.) eta hor balezta-dantza ageri eta uztai txikien dantzarik ez.

1858 (?) Joxemiel Bidadorrek ezagutzera eman zuen Jose Antonio Azpiazuren 1858ko deskribapenean berriz, "Los arcos" aipatzen da dantza moduan, baina ondoren, brokelen dantzan, dio brokelak hartzen dira "en vez del arco y la ballesta".

Niri bururatzen zaidana funtsean erabiltzen zituzten tresnak arkuak izan zitezkeela, eta beste guztia (baleztak, geziak, e.a.) erretorika eta literatura dela. Baina auskalo!! Hari hau ere benetan interesgarria!

Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan

2017/06/03

"Elgoibar dantzan" liburuan datorren "bizkaitar erara" aipamen horren jatorria da, hain zuzen, Bilboko dantzari bat Elgoibarren bizitzera etorri eta berak dantzatu eta erakutsi izan zuelako aurreskua urte batzuetan. Elgoibarren bertan ohikoa zen dantzakera, esango nuke, ez zela gaur egungo "Gipuzkoar" edo "Bizkaitar" etiketetan sartzen, toki gehienetan bezala, dezente libreagoa eta indibidualagoa izango baitzen gehienetan.

Oier Araolaza on Polemika Galizian gobernuak Fiturren aurkeztutako dantza-ereduagatik

2017/02/14

Xelebrea da kontua, ze antolatzaileek beraien "marka" bereiztu eta produktu bereizgarriak eskaini nahi izaten dituzte horrelako azoketan, eta ostera, dantza-produktu hauek elkarren traza demasa izaten dute. Talde bera, musika eta koreografia horrekin aurkeztu daiteke datorren urtean Asturiasko, Kantabriako edo Euskadiko estandean, eta inor ez litzateke konturatuko.

Eta ostera, turistak toki horietara doazenean ez zaie interesatzen produktu komertzial homogeneizatu-pasterizaturik, baizik eta bertako produktu (jateko zein ikusteko) natural eta berezkoak.

oier on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/02/01

Nik esango nuke Gerra zibilerarte aurresku-libreak (protokolario formaletatik bereizteko) nahiko ohikoak izaten zirela. Eta testuinguru batzuetan gerra ostean ere iraun zuten bakar-batzuk (Lorenzo San Joanen grabazioetan ikusten diren erakoak). 1910-20ko hamarkadan adibidez, Arraten, Arrate egun arratsaldean ohikoa izaten zen 14-15 soka-dantza dantzatzea, kuadrilla bakoitzak berea. Soka-dantza bera nahiko egituratuta izango zen, baina malgutasuna ere izango zen, eta gero, dantzari bakoitzaren dantzakerari buruz, nik uste dut garai horretako aurresku txapelketek erakusten dutenak lagundu dezakeela irudikatzen:
https://dantzan.eus/bideoak/bergara-1926-02
https://dantzan.eus/bideoak[…]rresku-txapelketa-1923-1928

Baina horrek ez du kentzen zenbaitek aurresku egituratu eta zurrunagoak dantzatu izana aldi berean, eta denen elkarbizitza gertatzea. Badira ia 20 urte horren inguruko pista politak eman zizkidala Patxi Beitiak, Eibarko Kezkako zuzendari izandakoak tarte txiki batean Bermeora ezkondu eta han Alkartasuna dantza taldea sortu aurretik. Patxik hauxe esan zidan:

"Aurreskua zelan egitten zan, Bizkaiko ala gipuzkuar erara?

Libria, nik libria beti egin dot, sasikua esateko, apurtxo bat donostiarra, bilbotarra ta puff, nahastekua. Gregoriok berak ez zekixan aurreskurik, ez dau jakin sekula, eta ipintzen eban beste bat, aiudantia edo, Mendarokua edo… haren zati bat, gero Bizkaikueri atarata beste bat, eta hola… Baiña ajilla egoten nintzan orduan, ensaiau be etxian eta, urte edarrak zertu nittuan. Gero urten neban Zaldibarren subcampeón de Bizkaia. Zaldibarrera presentau nintzan eta ni eibartarra naizela eta ezetz. Baiña azkenian hartu esten eta subcampeón de Bizkaia atara neban. 57 edo 58xan izango zan. Gero, bajatzen juan nintzan konkursuetan, Durangon, Arraten… "

https://dantzan.eus/[…]/iii-elkarrizketak

Nire aitxitxa Juan Arrieta elgoibartarrak ere esana zidan, gerra aurrean behin edo behin berak soka-dantzan, aurreskua edo atzeskua dantzatu izan zuela. Eta inokin ikasi ote zuen, eta nolakoa egin zuen galdetzerakoan (80 urte zituen ordurako) barrea ateratzen zitzaion, berak ez baitzuen inokin ikasi eta beraz, "ahal modukoa, zer zekien berak ba zer egin ote zuen..".

Oier Araolaza on Faustin Bentaberriri omenaldia 1979

2016/10/20

Mixel Aurnagek idatzi zuen Faustinenk "dantzatzeko manera guziz iraultzatu zuela antrexaten teknika zabalduz Garazi aldean".

Miguel Angel Sasgasetak ere antzeko zerbait dio Faustin Bentaberriri buruz "Luzaideko ddantzak" liburuan: "Zuberotarrengandik harturik —Atharratzeko Beñat Elgoyen maisu handiaren adiskide mina zen—, teknika berri bat egokitu zion Jauziak dantzatzeko erari, urrats zenbait antrexatak joz egiten erakutsiz. Era berri horrek arrakasta handia izan zuen gazteen artean Garazin".

Aurnagek gainera zera gaineratzen du: "Lekukotasun batzuen arabera badakigu Fauxtin Bentaberrik aski ongi menperatzen zituela Xiberoko dantzen teknika berri horiek eta noizean behinka bere etxean iragaiten ziren jauzi ensaioetan frisat lehiaketak egiten zituztela".

Bestalde, sistemari buruz diozunari lotuta, Aurnagek zera dio: "Dantza irakaskuntzaren aldetik eta dantzari zahar batzuk diotenez Fauxtinen usaia zen lehenik jauziak urrats ximplez erakustea eta hau ongi menperatua zelarik antrexaten sartzea".

Oier Araolaza on Amparo Sevilla: "Dantza ezazue, baliatu ezazue bizitzak ematen digun aukera eder hau"

2016/09/14

Amparo Sevillak marrazten duen ibilbidearekin oso identifikatuta sentitu naiz elkarrizketa hau irakurri dudanean. Eta iruditu zait gure inguruan ere antzeko ibilbidea egin dutela zenbaitek. Hau da, dantzaren eremu akademiko eta eszeniko batetik abiatuta tokian tokiko tradizio bizietara iristean, teknika eta ikuskizunarekiko interesa gutxitzea eta horren ordez dantzaren arima foko handietatik kanpo dauden dantzariengan aurkitzea. Ni, nire buruarekin konturatzen naiz, ikuskizunaren mundutik gertu jarraitu arren, ikuskizunaren munduak gero eta gutxiago kilikatzen nauela, eta ostera, pretensiorik gabeko tokian tokiko dantza xume baina arimadunek hunkitzen nautela.

Oier Araolaza on Laruns: Bal Ossalois 2016 Mouchicou

2016/09/01

Josu Garate-k aipatu dit ez dela antzematen urratsak markatzen dituzten. Halaxe da, ez zituzten markatzen, beraz, jauziak buruz zekizkiten denek.

Oier Araolaza on Piarres Adamek Olhetako plazan muxikoak dantzatu zituenekoa

2016/08/25

Oporretan Biarnon, Laruns-en dantza-jauziak ikusteko aukera izan dugu, eta Biarnoko jauzietan ohikoak izaten diren artazi edo ostikoak ikustean Piarres Adamen haixturrekin gogoratu naiz. Ez ote du horrekin lotura gehiago Zuberoakoekin baino?

Oier Araolaza on Piarres Adamek Olhetako plazan muxikoak dantzatu zituenekoa

2016/08/12

"haiztur"ak aipatzen dituenean, urrats bakoitza bukatzean egin ohi den "korta" mugimenduaz ari ote da? Hala balitz modu polita da hori izendatzeko! Gaur egur erabiltzen ote da? Edo idazlearen burutazioa izan da?

Oier Araolaza on 60 jaialdi diru-laguntzarik gabe utzi ditu Eusko Jaurlaritzak

2016/06/22

60 jaialdi, euskal kultur sarea osatzen dutenak, antzerkia, dantza, zinea, literatura, musika... kultura mugiarazten dutenak, diru-laguntzari gabe utzi ditu Jaurlaritzak eta gainera antolatzen hasi aurretik laguntzarik ez zela izango jakinarazi gabe. Donostia2016-ren albo-kalteak dira hauek? Baina orduan, zertarako da Donostia2016 horren eraginez kultura sarea deusesten bada???