Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza ikastaroak Ikasfolken 2005ean

Dokumentuaren akzioak

Dantza ikastaroak Ikasfolken 2005ean

2004/12/31 18:34

Hona hemen Ikasfolk programan 2005ean dantzaren inguruan eskainiko diren dantza ikastaro horien zerrenda eta informazioa:

IKF21 - Umeak dantzan

Oso garrantzitsua da umea eta folklorearen arteko lehen kontaktoa. Lortu behar dugu umea gozatzea dantza eta musikarekin, eta, haien bidez, gure kulturaren ateak zabaltzea. Baita ere, beste umeekin harremanatzen den bitartean,haren koordinazioa eta psikomotrizitatea ariketa fisikoen bidez landu behar dugu. Ikastaro hau izan daiteke lehen kontakto hori.

  • Data: urtarriletik ekainera
  • Ordutegia: arratsaldez, astean behin, ordu erdi egunero
  • Ikastaroaren prezioa: 20 Euro/hilean
  • Hartzaileak: gure folklorea ezagutu nahi duten 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutil gazteak
  • Tokia: Solokoetxe Ikastetxea
  • Betekizunak: Dantza egiteko jantzi eta oinetako egokiak
  • Koordinazioa-irakasleak: Larraitz Artetxe eta Patxi Laborda

IKF22 - Dantzalaria

"Gustatuko litzaidake baina ez dakit dantzantzen". Ikastaro hau bideratuta dago dantzan ez dakiten baina dantza maite duten guztientzako. Bertan, hutsetikhasita, oinarrizko urratsetatik abiatuta, ikasleak gure folklorearen herri dantza ezagunenak ikasiko ditu: zortzikoa, fandangoa, arin arin, kontraiantzatk, irridantzak...

  • Data: urtarriletik ekainera, asteartea ala osteguna
  • Ordutegia: 10:00etatik 11:30etara edo 11:30etatik 13:00etara
  • Ikastaroaren prezioa: 20 Euro/hilean
  • Hartzaileak: dantzazaleak
  • Betekizunak: Dantza egiteko jantzi eta oinetako egokiak
  • Koordinazioa-irakasleak: Larraitz Artetxe eta Patxi Laborda

IKF23 - Umeei irakasteko dantzak

Zenbait lekuetan herri dantzetaz baliatzen dira umeen psikomotrizitatea lantzeko. Berez, gauza bera egiten zen gure arbasoen nekazal giroko Euskalerria hartan, herri dantzak erakutsiz. Ikastaro honetan ikasleei umeekin erabiltzeko tresna baliagarriak eskaintzen ditugu, haiei irakasteko dantza ezberdinak, goza daitezen eta koordinazio, erritmoa eta besteekiko harremana landu dezaten.

  • Data: urtarriletik martxora, asteazkenetan.
  • Ordutegia: 17:30etatik 19:00etara
  • Ikastaroaren prezioa: 60 Euro (60 Euro/hilean)
  • Hartzaileak: interesa duten hezitzaile, begirale, irakasle eta pertsonak
  • Betekizunak: Dantza egiteko jantzi eta oinetako egokiak
  • Koordinazioa-irakasleak: Larraitz Artetxe eta Patxi Laborda

IKF24 - Erromeria

Guri heldu zaigun forman, meza osteko Soka dantzen tarte sozio-ritualen ostean, tarte ludikoagoa zetorren: Bizkaian, Jota (Lehenengoa, Fandangoa, etb), Arin-arina (Bigarrena, Porrusalda, etb), Biribilketa eta "Arrimatekoatan" (Balsak, Pasodobleak, etb) oinarritzen zen bereziki. Dantza hauek behin eta berriz errepikatzen ziren erromerietan eta gaur egun bizirik irauten dute nahiz eta dantza-esparruak murritzagoak izan.

  • Data: urtarriletik ekainera, asteazkenetan.
  • Ordutegia: 19:00etatik 20:30etara
  • Ikastaroaren prezioa: 120 Euro (60 Euro/hiruhilean)
  • Hartzaileak: dantzazaleak
  • Betekizunak: Dantza egiteko jantzi eta oinetako egokiak
  • Koordinazioa-irakasleak: Larraitz Artetxe eta Patxi Laborda

IKF24 - Plaza dantzak

Euskalerriko herrietan plaza dantzak oso garrantzitsuak ziren, inolako zalantzarik gabe. Emakume eta gizonen arteko harremanetarako gunea eta unea, dantzarien teknikaren erakustaldia agian... Larrain dantza, Ingurutxoak, Thun thunak, Zortzikoak... dantza hauek ezagutuz, denboran zehar bidaiatu gaitezke eta talde eta bikote dantza hauek gozatu gure herrietan beti egin den moduan.

  • Data: urtarrilaren 15ettik martxoaren 19ra (hiru hilean behin)
  • Ordutegia: larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara
  • Ikastaroaren prezioa: 60 Euro
  • Hartzaileak: interesa duen pertsonak
  • Betekizunak: Dantza egiteko jantzi eta oinetako egokiak
  • Koordinazioa-irakasleak: Larraitz Artetxe eta Patxi Laborda

Ikasfolk Sorkunde kalea, 8 48006 Bilbo Tel.: 94 416 47 85 www.ikasfolk.com

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.