Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jim Jausororen agurra

Dokumentuaren akzioak

Jim Jausororen agurra

2004/12/14 02:22

Idahon, Nampa-n jaio zen Jim Jausoro 1920ko abenduaren 30ean. 13 urtekin erosi zuen lehen soinua eta bera kasa ikasi zuen jotzen. Berehala AEBtako euskal komunitatearen jaietan ezinbesteko bihurtu zen bere soinuaren alaitasuna.

Orain 44 urte, 1960an sortu zen Oinkari dantza taldea eta bertako kide izan da Jim Jausoro hasieratik. Dantzariek abestuta ikasi zituen hasieran doinuak. Oinkari dantza taldean ez dituzte ahazteko Jim Jausorok Boiseko dantza taldeari eskainitako orduak eta doinuak.

Iaz, 2003ko uztailean, Euskal Herrian izan zen Oinkari dantza taldean, eta Jim Jausoro zuzenean jotzen ikusteko aukera izan genuen.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.