Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Galdakaoko Andra Marik 50 urte

Dokumentuaren akzioak

Galdakaoko Andra Marik 50 urte

2005/01/07 02:39
Mende erdia bete eta ospatuko du 2005ean Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Urte osoko ospakizun egitarau zabala prestatu dute. Denetarik izango da bertan, nazioarteko taldeak, euskal dantza taldeak, erritualak eta ikuskizunak, kulturaldiak eta erromeriak.

Galdakaoko taldeak munduan barrena egin dituen bidaietan geure kulturaren ezaugarriak beste batzuekin kontrastatzeko aukera izan dutela diote, eta ikasteko aukera hori konpartitzeko asmoa dute urteurren honetan. Urtean zehar egiten diren erritualak mantentzen lan handia egin du Andra Marik azken urteotan eta urteurrenean Europako beste herrialde batzuetan egiten diren antzeko erritualekin konparatzeko aukera eskaini nahi dute. Europan zehar non zein kultur eginkizunak diren ohizkoak eta Euskal Herrikoekin daukaten zerikusia ikasteko aukera izan dogu.

Urte osoko egitarau mardula osatu dute. Gaur, errege egunez hasi dena, herriko ume guztien festa eta erromeriarekin. Inauterietan Altsasuko Inauteria, Ituren eta Zubietako zanpantzarrak, eta Bulgariako Traziako Inauteriak eskainiko dituzte. Martxoan Argia dantza taldearen Pas de Basque ikuskizuna, erromeriak, e.a. Maiatzean maiatzeko erreginak eta Txekiatik etorritako maiatzeko erreginak, eta Gironako dantza talde baten emanaldia eskainiko dira. Ekainean, San Juan inguruko jai eta ohiturak, eta horrekin batera Txekiako eredu bat ikusteko aukera.

Uztailean, Folklore Bizian nazioarteko jaialdia, Hungaria, Portugal, Mexiko eta Kroaziako taldeekin. Eta Abuztuan, Boisen ospatuko den Jaialdia 2005en parte hartuko dute Galdakaokoek. Irailean, Euskal Herriko dantzen jaialdia egingo da, Portugaleteko Elai-Alai, Tolosako Udaberri, Elgoibarko Haritz, Basurtoko Beti Jai Alai, eta Iruñeko Ortzadar dantza taldeekin. Irailean bertan Galdakoztarren eguna ospatuko dute, eta Euskalduna jauregian dantza emanaldia egingo dute.

Urrian kulturaldia ospatuko dute, kultura tradizionalaren mahai-inguru batekin, Juan A. Urbeltz eta europako beste folklorista batzuekin. Andra Mariren 50 urteko ibilaldiari buruzko erakusketak, historiaren kontakizunak etab. izango dira. Azaroan, Andra Mari taldearen jaialdi nagusia egingo dute Urretako kiroldegian. Eta abenduan, kantaldi batekin borobillduko dituzte 50. urteurrenaren ospakizunak.

Andra Mari Dantza Taldearen webgunean dago ospakizuen egitaraua oso-osorik.

Hona Garan Jose Angel Sagaseta Andra Mariko lehendakariari egindako elkarrizketa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.