Orain arteko ekarpenak
2014/06/05
Dantzan.com-en parte hartu eta ekarpenak egiteko modua erraztu eta erakargarriago egiteko hobekuntzak egiten ari gara azken hilabeteotan. Funtsean, dantzan.com-en hasiera hasieratik sustatu nahi izan dugun parte-hartze eredu irekia da orain ere bilatzen duguna. Dantzan.com-eko lehen bertsioan d...
2014/03/31
Antzerkilariak eta dantzariak ameslariak gara ofizioz; irudimena ohiko lantresna dugu. Behin, sabaia eta lurra besterik ez zituen tailer itxurako orube sakon eta ilun bat erakutsi ziguten, eta guk oso erraz irudikatu genuen bertan aspaldian desio genuen eskola. Burdin erdoildu eta porlan belztuz betetako bazterrera seinalatuz “hemen ikasgelak izango dira eta han entsegu-gelak” esan ziguten. Guk zoko ilunera begiratu eta ikusi egin genituen ikasgelak, entsegu-gelak, eta haietan ikasleak ikusi genituen: aktore, teknikari eta dantzari izan nahi zuten gazte eta ez-hain gazteak ziren, beren buruak prestatzen, trebatzen ari ziren han bertan, gure begien aurrean.
2014/03/25
Bilbon izan naiz gaur, Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak egin duen Kultura Auzolanean planaren aurkezpenean. Kulturaren Euskal Planaren oinordeko izateko asmoz abiatu duten egitasmo honen nondik norakoak azaldu dituzte Kultura saileko arduradunek, eta horren inguruan lehen inpresio trukea izan dugu.
2014/03/20
Emakumeak inauterietan gaiaren inguruan argazkiak egiten aritu da inauteriz inauteri Gari Garaialde argazkilaria. Argazkiei laguntzeko testu bat idaztea proposatu zidan Garik. Lan horren emaitza argitaratu du orain Argia astekariak: Emakumeak Euskal Herriko inauterietan.
2014/03/06
Dantzan maiz mintzatzen gara akademizazioak gure dantzakeran dituen ondorioetaz. Honako bideo honetan, Mari Hirigoyen Bidart musikologoak, kantaera tradizionalean erabiltzen diren (ziren?) noten perzepzio eta galeren kontua oso ongi azaltzen du.
2013/12/31
Glaziazio ekonomiko honen erdian zulora joan dira zenbait kultur proiektu. Dantzan ere ari dira murrizketak antzematen. Jose Uruñuela Dantza Kontserbategia ataka larrian aurkitzen da. Diru-laguntzak urrituta, aurrekontua orekatzeko ikasleen matrikula %500 igo beharko dela iragarri du Gasteizko alk...
2013/12/09
Aritz Ibañez-ek idatzitako Maridomingi Go Home! sarrerari erantzuten hasi naiz, baina gehiegi luzatu eta azkenean blogera ekarri dut. Mari Domingirekin egiten ari garen hankasartzearen salaketan sakontzera nator.
Olentzerotik Bizar Zurira
Ezin da ulertu Mari Domingiren sorrera eta hedape...
2013/12/01
"Kazuelan erlea legez, mordo batean gizon eta andreak nahasian" deskribatu zigun dantzaldia Madariagak. “Mutilak eta neskak, guztiak, zintzotasuna galtzeko prest” joaten zirela festara. Mutilak neskaren aurrean “mila keinu indezente” egiten zituzten “hezi gabekoak, asto basatiak” ziren....
2013/10/01
Ikaragarriak Manuel Sanchez Martinez-ek sareratu dituen bideo hauek! Mariano eta Anastasio Leandro anaiak dira, Murtziako Eskola Boleroaren azken dantza-maisuak, 1994ko grabazio batean dantzan. Eta nola dantzatu gainera! Itzela! Gipuzkoako dantzak balira, Jose Lorenzo Pujana dantzan ikustea modukoa litzateke hau. Gozatu!
2013/09/13
Gaur iritsi zait uda osteko lehen emaila txinatarrak euskal dantza egiten erakusten duen bideoarekin. Noizean behin gertuko zein urruneko lagun edo ezagun baten emaila jasotzen dut. Teklatuan dituen harridura keinu guztiekin batera, zur eta lur utziko nauen bideo bat bidaltzen didala esaten dit: "T...
Orain arteko erantzunak
2014/03/25
Argazkia begiratuta gehienek antzemango zeniotenez, Mundi eta Andoni anaia bikiak dira, eta horrelakoetan ohikoa den legez, jolasti bihurriak ere bai. Emilio Xabier Dueñas-ek abisatu digu argazkian bikoteak "trukatuta" ageri direla, alegia, bakoitza bere koinatarekin jarri dela argazkirako!
2014/03/24
Kuriositatetik harridurara pasa eta 15 minutu zur eta lur dantzari hauen sinkronizazioaz eta indarraz gozatzen. Mila esker!
2014/02/14
Bai Mikel. Izugarrizko altxorra da Frantisek Pospisil-en grabazio sorta eder hau. Eta oraindik baditu beste hainbat harribitxi argitaratzeko, tartean, Euskal Herrian egindako grabazioak! Niri ere jantziaren kontuak atentzioa eman zidan. Dantzarako jantzia, dotore jantzia! Muxuarena oso bitxia da. Susmoa dut hori beste bideoren baten ere ikusia dudala. Polita!
2014/02/14
Dantza garaikideko sortzaile gazteen hautu linguistikoak harritu eta kezkatzen nau urtero. Bederatzi proiektuetatik, seik gazteleraz dute izenburua, bik ingelesez eta bakarrak euskaraz.
2014/02/13
A zer sorpresa eman zigun azken segundoetan ageri den gizon dantzariak. Grabazioa egiten ari ginela, aurrean jarri eta espontaneoki dantzan hasi zitzaigun, gure pozerako!
2014/01/10
Bai! Hain urruti, hain gertu. Neguko festak(=inauteriak) berberak dirudite han eta hemen.
2013/11/20
Zoragarria iruditu zait mutilak jota dantzatzeko daukan estiloa. Lasai-lasai ari dela transmititzen du, baina dagokionean nolako indarra erakusten duen. Ze ona!
2013/11/20
Ormatxulo, billantziko edo hegi badira, akaso bai, kuarrentako erregela edo mutil-dantzak sartzeko... Gb-ekin ez da nahikoa, gutxienez Tb-ak behar!
2013/11/19
A zer boskotea! Bai gustura entzun dudala dena. MIla esker berriz ere Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeari, aurretik egindako lanaz gain, orain lan horien grabazioak konpartitzeagatik. Biba zuek!
2013/10/24
Argi dago erreportajea auto-satisfakziotik abiatzen dela, eta beraz, Telleriarena da 45 minutuetan entzun daitekeen ahots kritiko (horrela deitu baldin badaiteke behintzat) bakarra. Pena da, erreportajean bertan agertzen baitira hainbat hari-mutur tiratzeko aukera eskaintzen zutenak. Telleriak aipatzen duena adibidez, dantzakeraren bilakaeraz. Lierni eta Maixabel Elorzak, Segurako txapelketari buruzko liburuaren egileek ere esana dute: "Egun ez dago estilo propiorik, den-dena askoz akademikoagoa da, fabrikatuagoa, klonikoa". Baina hari mutur hori ez zion tira egin erreportajeak.
Beste hari mutur interegarri bat: Euskal Herriko dantza txapelketa egin nahi, baina Gipuzkoakoak ez diren dantzariak erakartzeko dituzten zailtasunak. 9 bikote, zortzi gipuzkoar eta bizkaitar bakarra, aurkezten diren txapelketak badu lejitimitaterik Euskal Herriko txapelketa bezala aurkezteko? Nork eman du, eta zein lejitimitaterekin, Segurako txapelketa Euskal Herriko txapelketa izendatzeko baimena? Zergatik enpeinatzen dira "dantza txapelketa" moduan aurkezten, berez, "dantza solte eredu estilizatu eta txapelketeroaren" txapelketa baino ez dena?
Segurako txapelketaren historian izan dira kontu interesgarriak erreportajean aipatu zitezkeenak, baina itzalean utzi direnak. Adibidez, Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko dantzariak aurkeztu zirenekoak, jota eta porrua Arratia eta Bizkaiko adineko dantzariekin ikasitako moduan egiten. Teknikoki eskasagoak ziren? Ez, horixe. Biziak, indartsuak, espresiboak ziren? Bai, txapelkeketan ikusten diren gehienak baino dezente gehiago. Baina ez zetozen bat txapelketako epai-mahaiak markatutako ereduarekin. Jantzirik onenaren saria eman zieten. Irain bat.