Dokumentuaren akzioak
Irudimentsuak
Hezkuntza sailburuak gonbidapen ponpoxo bat bidalia zigun. 2010eko ekainaren 28rako zen hitzordua, eta eguna iritsita Bilbon, Eitb-ren egoitzan ginen, zintzo. Eserlekuz beteta zegoen areto handian sartu ginen; aurrealdean hizlarientzat tribuna prest zegoen. Aktoreak, dantzariak, zuzendariak, teknikariak, gidoilariak, ekoizleak, kudeatzaileak eta sustatzaileak eseri ginen aulkietan. Arte eszenikoen alorreko ehun lagunetik gora izango ginen.
Sailburuak hartu zuen hitza eta guri zuzendu zitzaigun: “Hemen bertan, eraikin honen beheko solairuan egingo dugu Eszenika, Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola. Antzerkia, dantza eta eszenoteknia ikasi ahal izango dira hemen. Bi urte barru, 2012ko irailean irekiko ditu ateak Eszenikak.”
Denbora pasa da, eta irudimena eta ilusioa gurekin dira oraindik, eskolaren arrastorik ez ordea. Hamar urtetik gora dira euskal arte eszenikoetako kideak goi mailako eskola baten premia aldarrikatzen hasi zirela. Hain luze jotzen duten aldarrikapenak hoztu eta hutsean geratzeko arriskua izaten da. Honako honetan Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolaren Aldeko Plataformari aitortu behar zaio eskolaren sugarra piztuta eta gure irudimen gaitasuna bizirik eusteko gaitasuna.
Eusko Jaurlaritzaren 2014ko aurrekontuetan bada partida bat arte eszenikoen eskolaren izena daramana. 300.000 euro daude jasota kontu-sail horretan. Eskola martxan jartzeko gutxitxo, eskolarik gabe jarraitzeko gehitxo. Diru hori xahututa eskola sortzen hasi dela ikusten hasi beharko ginateke. Irudimena ez zaigu agortu, baina larria litzateke datorren urtean eskola ikusteko begiak ixten jarraitu beharko bagenu.
Argia astekaria, 2014-03-30
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Oier Araolaza
Dantzaria naiz. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen naiz batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi nuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten dut lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.
Blog honetako testuen lizentzia: CC-BY-SA
Alegia, kopiatu, aitortu eta baldintza beretan zabalzazu!
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Nekane Barandiaran on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Alex Hormaechea Wray on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Patxi Montero on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Oier Araolaza on Eta orain zer?
- Xabier Etxabe on Eta orain zer?