Orain arteko ekarpenak
2021/06/29
Ekainaren 24an, San Joan egunez izan dugu Kulturaren Euskal Kontseiluaren osoko bilkura, bideo-bilera oraingoan ere. San Joan egunean aurreskua dantzatzen dugu Eibarren eta bileraren lehen partea jarraitu ondoren, gero utzi egin behar izan dut dantzara joateko. Erakundeetako kultura alorretako eta ...
2021/06/02
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari eskatu nahi diot bertan behera utz dezala euskal dantzako irakasleak Musika Eskoletan gaitzeko prozedura . Euskal dantzan ez dago ikasketa formalik lan horretarako beharrezkoa den neurriko prestakuntza formala eskaintzen duenik, beraz, prestakuntzarik eskaini...
2021/03/15
Euskal Dantzarien Biltzarrak argitaratzen duen Dantzariak aldizkariaren 65. zenbakian Xabier Etxabe adiskideak egindako elkarrizketa argitaratu da. Hemen elkarrizketa bera:
Oier Araolazarekin hizketan, dantza eta genero-identitatea aztertzen dituen doktore-tesia aurkeztu berritan
Xabier E...
2020/12/21
Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan liburuaz elkarrizketa egin didate Kulturkliken. Gaur, astelehena, abenduak 21, 18:30ean, hitzaldia eskainiko dut Arrasaten, Kulturaten.
Genero identitatea euskal dantza tradizionalean, eraikitakoa deseraikiz
Oier Araolaza d...
2020/12/11
Dantzari baino, dantzaren sektore profesionalari bideratu nahi dizkio laguntzak Jaurlaritzak, eta dantzaren sektore profesionala egituratu eta indartu nahian, "dantzaren industria" izendatzen hasita dago azken aldian. Baina dantzaren industriarik existitzen da? Ez al da oximoron bat?
Genero arra...
2020/10/23
Ez debekatzerakoan, ez baimentzerakoan, ez aholkuak ematerakoan, ez laguntzak eskaintzerakoan. Dantzaz ez dira akordatzen gure agintariak, ez osasun-arduradunak, ez kulturakoak, ez beste inor. Nafarroan, Iparraldean eta EAEn, Euskal Herri osoan pandemiari aurre egiteko larrialdi neurri zorrotzak ez...
2020/06/08
Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak deituta, Kulturaren Euskal Kontseiluaren bilera izan dugu maiatzaren 28an. Bertan agertu ziren gaiak laburbildu eta nire interbentzioan aipatu nituenak, dantzaren jardueraren berreskuratzeari eta praktika amateurra aintzat hartzeari buruzkoak jaso ditut sarrera h...
2020/05/08
Doktore-tesiaren defentsa dela eta zenbait elkarrizketa egin dizkidate. Horietako bat da honako hau, Maider Iantzi Goienetxek, GARAren Gaur8 gehigarrirako egindakoa eta 2020ko apirilaren 25ean argitaratu dena. Luze eta zabal hitz egin genuen eta lan bikaina egin du Maider Iantzik elkarrizketaren ...
2020/04/16
Doktore-tesian jorratu dudan gaiaren inguruan, hain zuzen euskal dantza eta genero-identitateaz elkarrizketatu nau Argia astekariko Mikel Garcia kazetariak. Martxoaren 22an argitaratu zen elkarrizketa , Argia aldizkariaren 2682. zenbakian , eta gaia azalean nabarmendu dute. Jarraian irakurri dai...
2020/03/03
Apirilaren 30ean, osteguna, 11:00etan izango da doktore-tesiaren defentsa, eta bideo-konferentziaz burutuko da saioa. Ekitaldia jarraitu nahi duzuenok bete formulario hau eta emailean jasoko duzue ekitaldian sartzeko lotura. Hori bai, ohartarazi didate kontu hartzeko kamera eta mikrofonoa itzaldu...
Orain arteko erantzunak
2015/04/14
Ni gero eta ipurterreago naiz kontu hauekin. Kokoteraino nago gizarte honetan dantzarioi ezarri diguten loreontzi funtzioarekin eta amorratuta funtzio horren inflazioan geuk dugulako ardura puska eder bat. Dantza batere axola ez zaien politikari, protokolo arduradun, kudeatzaile eta antolatzaileei ohore egiten diegu behin eta berriz, zergatik eta zertarako inork ez dakiela, eta kontrara, haiengandik inoiz ez dugu sumatzen gu ez gure alorrarekiko inolako interes, kezka edo gertutasunik. Gure dantza zahar eta ederrenetakoa, soka-dantza, zatikatu eta prostituitu dugu aurreskua eskaintzeko, eta trukean gutxiespena eta mespretxua baino ez ditugu jaso.
2015/04/01
Grabazio interesgarriak dira Alan Lomax-enak. Dena den, badira gauza bitxiak edo nahasteak fondo horretan. Adibidez, xiru-larru jotzaile hau:
http://research.culturalequ[…]oto-details.do?photoId=2758Zeanurin egindako argazkia dela jartzen du bertan, eta atentzioa eman diogu eta Juan Mari Beltrani galdetu diogu (bera aritu zen Aintzane Camararekin batera Alan Lomax-en bi CDen argitalpena prestatzen) eta esan digunez oker jarrita dago hori hor. Gaitari hori Zamora aldekoa omen zen. Era horretako hainbat akats daudela Alan Lomax-en fondo horretan ohartarazi digu Beltranek, eta tentuz begiratu behar direla fondo horiek. Bitxikeriak ere harrigarriak daudela. Adibidez, iparraldeko kantuak Gipuzkoan grabatuta, edo 50eko hamarkadan Euskal Herrian hain ohikoa zen esku-soinuaren grabazio bakar bat ere ez egin izana.
2015/02/19
Ederki! Misterioa argituta. Oikiako oilasko-biltzea da beraz! San Bartolome jaietan bi urtetik behin egiten dute. Mila esker Gari!
2015/02/19
Zahagi-dantzak eta puska-biltzeak Aizarna eta Oikian egiten dira, baina ez dirudi horietako bat denik, Aizarna ez behintzat, dantzarien jantziagatik. Goizuetako mozorroak izan litezke inauterietan? Berastegin egiten al da horrelakorik? Nik ez diot arrastorik hartzen.
2015/01/08
Arrazoi du Guilcherrek, "dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat", baina hala ere... zenbat ikasten den dantzaz liburuetan eta zenbat ikasi dugun gure dantzetaz Guilcherren liburuetan! ;-)
2015/01/08
Itzela da herrietako gazte kuadrilen arteko liskarretarako joera. XX. mende hasieran, Arraten bertan eibartar eta elgoibartar gazteek elkarrekin haserretzen jarraitzen zuten soka-dantzaren bueltan, batzuk txanda lehenago zutela soka ateratzeko, besteek aurrea hartu eta beren herriko neskak atera zituztela dantzara... Hirurehun urte beranduago antzeratsu jarraitzen zuten. 1620ko honetan ostera, ezpaten erabilerak eragiten du harridura. Ez ziren tontakerietan ibiltzen, letxe!
Azkenik, horrelakoak irakurri eta geure burua oraindik Arraten, dantzan, eta ezpatak eskutik eskura ditugula konturatzean, ostras, pasa gara belaunaldi batzuk han goitik!!
2014/12/10
Urteterdi pasa da Susana Beltran de Heredia bere aitonak 1950 inguruan egindako filmazio batzuekin etorri zitzaigunetik. Hura sorpresa dantza irudi eder haiek ikusita! Dantzan-en argitaratzeko baimena eskatu genion, eta baietz esan zigun Susanak, baina irudiak ondo prestatu eta dokumentatu behar genituela adostu genuen. Luze jo digu lanak, baina uste dut merezi zuela irudi hauek ahalik eta txukunen eta ongien dokumentatuta argitaratzea. Behin sareratuta oraindik zuzenketa, argibide eta osaketa gehiago iritsiko dira, eta horiekin borobitzen joango da irudiek duten balioa.
2014/12/04
Bideo hau (eta aurretik ikusi izan ditugun beste batzuk ere bai, baina hau oraindik era bortitzagoan) zaplazteko handi bat bezala sentitzen dut nik gure (irakur bakoitzak gure hori nahi duen eran, euskal dantzari edo jar ezazue nahi duzuen abizena...) dantzari aurpegietan. Gure dantzen zailtasun, edertasun, ikusgarritasun, berezitasun, bakantasun konparaezinaren aparretan ia itota ibiltzen gara maiz, eta hara, gure handikeria horiek eraikitzeko behar ditugun artifizio guztiak alperrikakoak eta trabazkoak izan daitezkeela esaten digu bideo honek. Emakume eta gizonezkoen debatea, jantziei buruzko kezkak, eszenaratzeari buruzko ardurak, gaitasun tekniko eta prestakuntza akademikoaren nahitaezkoei buruzko kaparradak... Azkenaldian telebista, facebooka eta uasapa, zein baino zein harrigarriagoa eta sinesgaitzago den ume akrobata-birtuoso-dantzariz betetzen zaigun unean bideo hau itxaropen izpi bat bezala hartzen dut. Posible da, bai, posible da edonork egiteko moduko dantza egitea eta gainera jendea hunkitzea. Biba dantza eta biba Igdireko erreginak!
2014/12/01
Eskerrikasko zure erantzunagatik Ane!
2014/11/10
Joseba Juarez-en dantza ibilbideen zati txiki bat bakarrik ezagutzen dugu, eta horregatik luzatu dugu eskaera denon artean ekarpenak eginez osa dezagun. Nik azken aldiz aurtengo uztailean izan dut harremana berarekin. Nati Bohé Argentinako euskal dantza-irakaslea Ordiziara joatekoa zen Santanazaleen esku-dantza ezagutzera, eta Josebari deitu nion, festaren ordutegi eta xehetasunak argitu eta Natiri lagun ziezaion. Ohi bezala adeitsu eta zerbitzari erantzun zidan Josebak. Natiri harrera beroa eskaini zion eta ia-ia eskutik eraman zuen batetik bestera, santanazaleen tradizio zahar eta ederraren kanpoko eta barruko kontu guztiak erakutsiz, aurretik besteokin egin izan zuen bezala. Mila esker Joseba zure laguntasuna oparitu diguzulako eta dantza alorra zure izaera alai eta atseginarekin busti duzulako.