Orain arteko ekarpenak
Inmertsio kulturala dantzan ikasi ahal izateko
2015/01/13
Harrigarria gertatzen ari zaizkit Guilcherri buruz Creteilen egindako jardunaldian esan zirenak eta Jon Iruretagoienaren kronikaren bidez ezagutzen ari naizenak. Atal bakoitzean sorpresa bat aurkitzen dut. Gaurkoan adibidez, irudikatzea II. Mundu Gerra bukatu berri, Jean Michel eta Helene senar...
Begirada luzea eta dantzaren begirada bat datozenean
2015/01/09
Begirada Luzea izeneko sarrera idatzi du Mikel Irizarrek bere blogean . Euskal Tribuaren ibilbide eta etorkizunera begirako proiektua eta estrategia landu eta adosteko gaitasun ezaz ari da bertan. 1918ko Eusko Ikaskuntzaren Oñatiko kongresua aipatzen du ia-mende baterako oinarriak jarri ziren unea...
Etnokoreologoa
2015/01/08
Erabaki duzu zer ikasiko duzun? Plasta. Horrela etortzen dira galdera traszendentalenak, abisu eta beroketa gabe. Eeeeee…. baaaaaaa… zeeeeeraaaaa…. niiiiiiiiik… Bekokian deskubritu berri duzun pikorta ispiluan ikusi eta berrikusi, eta hil ala biziko egoera hartan, institutura ezin zarela joan es...
Dantzaz eta libertimenduaz, Antton Luku gaur Donostian
2014/12/12
Dantzan Ikasi programan Antton Lukuren mintzaldia antolatu dugu gaur Donostian, Koldo Mitxelenan, 19:00etan. Azken urteotan dantzaz, kulturaz, sorkuntza, tradizioaz, herrigintzaz, euskaraz, antzerkiaz eta oro har gure zera honetaz irakurri ditudan gauza interesgarrienetakoak idatzi ditu Antton ...
Mozorrotzeaz, hizkuntzalaritzaren eta antropologiaren bidegurutzean
2014/11/27
Mairuz jauntzi izeneko artikulua idatzi du Mikel Tabernak 31 eskutik blogean. Mozorrotu aditzaz ari da, eta bertan jakin dut Euskaltzaindiak ontzat eman duela indioz mozorrotu egitura. Honako erantzuna utzi dut bertan:
"Kezka filologikoaz baino begirada antropologikoarekin heldu izan diot so...
Joseba Juarez gogoan Biarritzeko San Martin ezpata-dantzan
2014/11/09
Hurrengo egunetan kontatu eta erakutsiko dugu gaur Biarritzen bizitako ezpata-dantza. Baina San Martinen ezpata-dantzaren estreinaldian Maritzuli konpainiako kideek Joseba Juarez gogoan izan eta aipamen berezia egin diotela kontatu nahi dut gaur. Ezpata-dantzen arteko anaiarteko sentipen horri bi...
Xanduli, manduli, kikirriki..... eman goxokiak guri!
2014/11/03
Halloween erauntsiari aurre egiteko modurik ez, eta gutxienez, zapalduko gaituen buldozerraren karrozerian marka txiki bat egiten saiatzea pentsatu dut. Seme-alabekin kontua aztertu ondoren eskatu nien gutxienez ez zezatela "truco o trato" formula amerikar-gaizki-espainolizatua erabili. Egin dira ...
Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an
2014/10/29
I. mundu gerran preso zituzten hango eta hemengo soldaduei kantuak grabatzen aritu ziren zenbait ikertzaile alemaniar. Tartean zenbait euskaldun, eta preso zuberotarrak gogotik erakutsi zuen herri kantari bateko semea zela. Errepertorio ederra kantatu zuen: Prima eijerra, goizian goizik jeikerik, a...
Elkarrizketa Halloween eta Arimen gauari buruz
2014/10/24
Elgoibarko Barren aldizkarirako Halloween eta Arimen gauari buruz elkarrizketa egin dit Ainhoa Andonegi kazetariak, eta 2014ko urtarrilaren 24ko 925. zenbakian argitaratu da . Emailez egin dugu eta nik jarritako guztia ez da kabitu astekarian, beraz, galdera guztiak ekarri ditut hona.
Neguk...
Bilbon eta euskal dantza tradizionalik gabe
2014/09/25
Lehen ere entzun izan ditugu horrela iragarpenak ( aurkeztu ere egin ziguten eskola orain lau urte eta gero ez zen gauzatu ), eta gero ez dira inora iritsi, baina oraingoan (lehen ere hori pentsatu genuen) badirudi aurrera doala Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolaren proiektua . Albistea ona irud...
Orain arteko erantzunak
Anonimoak - Mutxiko Eguna Arrangoitzen
2006/10/05
Bai Karlos, badirudi arratsaldean izango direla Mutxikoak. Hasierako egitarauan akats bat zegoen eta iazko dantza ekitaldi batzuk ageri ziren. Horregatik egin dira zuzenketak. Beraz, mutxikoak [...]
Anonimoak - Pirmin Treku hil da
2006/07/14
Pirmin Trekuren heriotzak oihartzun zabala izan du komunikabideetan. Atzo bertan Sustatuk jaso zuen albistea eta gaur hainbat egunkaritan argitaratu dira artikuluak: Pirmin Treku hil da [...]
Anonimoak - Badatoz maskaradak!
2006/01/13
Eta EKE-ren gunean Urdiñarbeko maskaraden lehen agerrialdiko argazkiak ikus daitezke: Maskaradak Urdiñarben, urtarrilaren 8ko argazkiak
Anonimoak - Badatoz maskaradak!
2006/01/13
Hona Garan aurtengo maskaradei buruz argitaratu den erreportajea
Anonimoak - Dantza taldeak nazioartera begira
2005/10/21
Tagzania gunearen aukera berri eta zoragarri bati esker dantza taldeak atzerrian ibili direneko mapa hemen bertan bizirik, hau da, batera eta bestera mugitu eta hurbiltzeko [...]
Anonimoak - Dantzari Eguna Hazparnen
2005/09/22
Aupa eta eskerrikasko abisuagatik. Jaso genuen lehen egitarauan ez zegoen eta berria jasotzean ez ginen horretaz ohartu. Egin dugu zuzenketa. Ondo segi, oier.
Anonimoak - Dantza taldeak nazioartera begira
2005/08/25
Beasaingo Aurtzaka Dantza taldeak Istanbulen jardungo du dantzan. Abuztuaren 25etik 31ra bitartean izango dira Turkiako hiriburuan. El grupo Aurtzaka acude al Festival Internacional de Euroasia [...]
Anonimoak - Lehen maskaradak urtarrilaren 30ean
2005/05/12
Kaixo Asier! Ba uste dut aurten ere ez dela izango... Izan ere maskaradak neguan izaten dira, urtarrilean hasi eta aste santura bitartean, eta dagoeneko aurtengoak [...]
Anonimoak - Badatoz Altzürüküko maskaradak
2005/02/09
Bai, normalean lehenengo eta azken maskaradak herrian bertan egin ohi dira. Baina aurtengo data zerrendan azken maskarada hori ez da agertu. Altzürüküko auzo batean egiteko [...]
Anonimoak - 2005eko inauterien datak
2005/02/04
Diario de Noticias egunkariak Nafarroako inauterien egutegi-ordutegia prestatu du. Hemen duzue