Pirmin Treku hil da
Pirmin Treku Sadler's Wells Ballet-eko (gaur egun Londres-eko Royal Ballet dena) dantzari printzipala izan zen 1948 eta 1961 bitartean. Besteak beste “La fête étrange” dantzatzen nabarmendu zen. Horixe bera dantzatu zuen bere azken emanaldian, Convent Garden-en agurra esateko eskaini zuen dantzaldian.
Eszenatokietatik lesio baten ondorioz erretiroa hartu zuenean 
Herritik atera zenetik ia 70 urte pasa ondoren itzuli zen berriz ere Zarautzera, bertan bizi izatera. Azken hilabetea gaixo pasa ondoren gaur goizean hil da Pirmin Treku edo Fermin Aldabaldetreku.
Euskal Herria bizi izan den denbora apurrean zenbait elkarrizketa mamitsu egin dizkiote hemengo komunikabideetan eta orain bi hilabete Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunetan, Logroñoko Dantzaren Etxeak "Ohorezko Lagun" izendatu zuen Primin Treku.
Hona hemen Pirmin Trekuren inguruko zenbait albiste eta elkarrizketa interesgarri.
-
Pirmin Treku: "Urteak pasa ahala, herrimina areagotzen ari zait" Txaparro, Xabier Etxabe, 2003/10/03.
- Pirmin Trekurekin lotuta irakurri hemen Pirmin Trekuri buruz Luis Iriondok Juan Antonio Urbeltzen Dantzak liburuaren hitzaurrean kontatzen duena.
-
Pirmin Treku, dantzari baten ibilerak. Argia, Oier Araolaza, 2003/11/15
- Portoko Espresso egunkarian O bailarino basco izenburuaz argitaratu zuten erreportajea Pirmin Trekuri egin zitzaion omenaldiaren inguruan.

-
Pirmin Treku: "Konpainia on bat ikusita ezinezkoa da baleta ez gustatzea". Argia, Amets Arzallus, 2004/07/22.
-
Pirmin Aldabaldetreku, ex bailarin:«Para bailar bien hace falta, sobre todo, cabeza». Diario Vasco, Mitxel Ezquiaga, 2005/12/03
-
Pirmin Aldabaldetreku: «Egin nahi nuena egin eta gero, etxean nago». Berria, Amagoia Iban, 2006/03/05.
-
Pirmin Treku Logroñoko Dantzaren Etxeko Ohorezko Lagun izendatu dute dantzan.eus, 2006/05/10
-
Pirmin Trekuri omenaldia eta DVD aurkezpena dantzan.eus, 2008/07/15
-
Danseur Noblea, bertutez betetako printzea dantzan.eus, Iratxe de Arantzibia, 2013/09/18
Dantzan