Dokumentuaren akzioak
Pirmin Trekuri omenaldia eta DVD aurkezpena
Bertan haren figura gogoratzeaz gain berari buruzko DVD labur bat aurkeztuko da, material historikoa eta iazko omenaldiko irudiak uztartzen dituena. Emanaldi hau interesa duen jende guztiari irekia izango da.
Pirmin Treku. 1930an Zarautzen jaioa, umetan gerra zibiletik ihesi alde egin behar izan zuen Ingalaterrara eta Ninette de Valois-ekin balletean trebatuta Wells Ballet-era (egun Londres-eko Royal Ballet dena) iritsi eta bertako dantzari nagusia izan zen 1948 eta 1961 bitartean. Besteak beste La fête étrange dantzatzen nabarmendu zen. Horixe bera dantzatu zuen bere azken emanaldian, Covent Garden-en agurra esateko eskaini zuen dantzaldian.
Eszenatokietatik lesio baten ondorioz erretiroa hartu zuenean Portugalen bere izeneko dantza eskola ezarri zuen eta bertan aritu zen lanean; hamaika dantzari bikain sortu da Porton zuen
eskolatik. 2003an itzuli zen Pirmin Treku bere jaioterrira, Zarautzera, eta bertan hil zen 2006ko uztailaren 13an, 76 urte zituela.
Zarauzko Udalak eta Kafe Torero
kultur elkarteak antolatuta.
Dokumentuaren akzioak