Dokumentuaren akzioak
Begirada luzea eta dantzaren begirada bat datozenean
Begirada Luzea izeneko sarrera idatzi du Mikel Irizarrek bere blogean. Euskal Tribuaren ibilbide eta etorkizunera begirako proiektua eta estrategia landu eta adosteko gaitasun ezaz ari da bertan. 1918ko Eusko Ikaskuntzaren Oñatiko kongresua aipatzen du ia-mende baterako oinarriak jarri ziren unea, begirada luzearekin gogoeta estrategiko baliotsuak jarri zituena. Gaur egun ez du horretarako modurik ikusten euskal tribuan Irizarrek. Oñatiko kongresuaren argazkia ezaguna jarri du, kongresuan parte hartu zutenak plazaren erdian soka-dantzan ari direla erakusten duena. Soka-dantzaren inguruan maiz aipatzen dudan bilakaera bete-betean bat dator Mikelen kezkarekin, eta argazki horrek agerian jartzen du hori. Honako iruzkina utzi dut bere blogean:
"Mundua dantzaren betaurrekoekin ikusten dut eta, ezin izan diot jarri duzun argazkiak eskaintzen didan hariari muzin egin. Eusko Ikaskuntzaren Oñatiko 1918ko kongresu hartan aurreskua edo soka-dantza dantzatu zuten partaideek; irudian ikusten den unea da hori. Elkarri eskuak eman eta plazara atera ziren dantzara. Nekez asma daiteke hori baino irudi indartsuagorik herri baten asmo eta jakiteak adostu eta batzeko elkartu zirenen aldetik. Herriaren aurrean, elkarrekin dantzan, eskuz esku. Gaur egun ezinezkoa da irudi hori, zerorrek ongi azaldu dituzun arrazoiengatik, baina baita ere, gaur aurreskua dantzari batek jaun-andere agurgarriak ohoratzeko egiten duen erakustaldi indibidualtzat daukagulako. Gaurko “inportanteek” ez dute elkarrekin dantza egiten, bere tokian geldi egoten dira aurrean plantatu denak pleitesia agertu diezaion. Horixe da aurreskua gaur. Zeuk hitzez kontatu duzuna bat dator dantzak bisualki kontatzen digunarekin."
- Begirada luzea (Piperrautsa, Mikel Irizarren bloga)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Oier Araolaza
Dantzaria naiz. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen naiz batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi nuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten dut lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.
Blog honetako testuen lizentzia: CC-BY-SA
Alegia, kopiatu, aitortu eta baldintza beretan zabalzazu!
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Nekane Barandiaran on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Alex Hormaechea Wray on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Patxi Montero on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Oier Araolaza on Eta orain zer?
- Xabier Etxabe on Eta orain zer?