Dokumentuaren akzioak
Bilbon eta euskal dantza tradizionalik gabe
Bilbo, 2010-06-28, Eusko Jaurlaritzak Eszenika izango zenaren aurkezpen ponpoxoa egin zigun Bilbon, EITBren egoitza azpian. Erreforma lan handia behar zuen eta azkenean ez zen gauzatu. Argazkia: Oier Araolaza.
Lehen ere entzun izan ditugu horrela iragarpenak (aurkeztu ere egin ziguten eskola orain lau urte eta gero ez zen gauzatu), eta gero ez dira inora iritsi, baina oraingoan (lehen ere hori pentsatu genuen) badirudi aurrera doala Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolaren proiektua. Albistea ona iruditzen zait, eta antzematen ez bazait ere pozik nago. Bazen garaia ere esan nezake, eta ez dut esango, oraindik eskola ez dagoelako martxan, eta iragarpenekin badugu eskarmentua. Baina hori guztia (eta batez ere, ondoren esango dudana) esanda, bai, albiste ona da, eta pozik nago Arte Eszenikoen Goi Mailako Zentroa (orain konturatu naiz zentroa erabiltzen ari direla lehen eskola erabiltzen genuen tokian, ikasiko dut hori ere...) martxan jartzeko makinaria piztu dela ikusita. Ea ba.
Lehenengo eskertza
- Dantza/Mugimenduaren Teknikak: 12 ECTS (180 ordu presentzial)
- Disziplinarteko Proiektuen Laborategia: 16 ETCS (240 ordu presentzial)
- Errepertorioaren analisia eta praktika: 21 ETCS (315 ordu)
- Dantzaren eta Gizateriaren Historia: 12 ETCS
-
Irudimentsuak (2014-03-31)
-
Ikasketa eta titulazio eza euskal dantza tradizionalean (2013-07-01)
-
Dantza ikasketak non? (2007-11-30)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Oier Araolaza
Dantzaria naiz. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen naiz batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi nuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten dut lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.
Blog honetako testuen lizentzia: CC-BY-SA
Alegia, kopiatu, aitortu eta baldintza beretan zabalzazu!
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Nekane Barandiaran on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Alex Hormaechea Wray on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Patxi Montero on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Oier Araolaza on Eta orain zer?
- Xabier Etxabe on Eta orain zer?
Nik gustura asko egingo nituzke Euskal Dantza Tradizionaleko ikasketa 'serioak', asko baitago ikasteko eta sakontzeko. Eta horren premia orokorra aldarrikatzen dut, Eibarko manifestuan sinatu genuen bezala.
Baina esango dizut... Aspalditik ez dut ezer espero Arte Eszenikoen Goi Mailako Zentruaren egitasmo honengandik, eraman duen bidea eraman duelako, eta apuntatzen duen norabidea apuntatzen duelako. Benetan uste dut guk (dantza tradizionalak) ez dugula bertan ezer pintatzen.
Eta, behartuta edo, azkenean sartuko balitz ere, zein orientazio espero dezakegu Arte Eszenikoen eskola batetik? Dantza tradizionala arte eszeniko bezala, eta helburu / orientazio horrekin? Dantza tradizionala arte eszenikoa da? Bai, izan daiteke, eta ematen da ere arte eszeniko bezala, baina hori izan behar du bakarrik? Ez, ezta? Orduan... ni neu ez nau motibatzen proiektu honek. Ez dut nire burua halako eskola batetan ikusten.
Dantza tradizionalak behar duen formakuntza... edo guk geuk eratzen eta montatzen dugu, edo ez da inoiz izango benetan dantza tradizionalak behar duena. Hori da nire iritzia. Ojala, oker banago, eta proiektu honek gure beharrei erantzuna emango balie bi urteren buruan. Baina ez dut espero. Benetan. Eta sentitzen dut hala esatea, ezagututa zenbateko lana eta energia jarri den aukera honetan. Nire gaurko ikuspegitik, bide antzua da.
Utz diezaiegun antzerki eta dantza garaikideko munduetakoei euren proiektua gauzatzen, eta jar ditzagun gure indar guztiak dantza tradizionalaren ezagutza / sakontze / ikertze / formakuntza / transmisio beharrei erantzuna emango dien GURE proiektuan. Bila dezagun gure bidea.
Ea ba, Eibarko manifestua sinatu genuen guztiok... Benetan sinesten dugu sinatu genuena? Jar gaitezen bada serio demonio, baina denok.
"Aldarrikatzea?" Puffff... Ez dut espero goitik ezer etorriko zaigunik, ez badugu guk egina eta aho batez aurkezten.
Baina klaro. Erosoago da beste batzuk egitea (goitik), eta eginda ematea("Es ke Jaurlaritzak inposatu du"...), guk geuk eraiki baino, batez ere gu geu ez bagara gauza elkarrekin ados jarri eta egitasmo bateratua bultzatzeko. Bitartean, "beti penetan..."
Tira, nik bi kontu oso desbedin ikusten ditut hemen. Lehenengoa da ea eskola horretan euskal dantza tradizionalari buruzko ikasketa batzuk egon beharko liratekeen ala ez. Bestea da, ea Euskal Herrian goi mailako edozein dantza (garaikide, klasiko, nahi den abizena jarrita) ikasketak egiten dituzten ikasleek euskal dantza tradizionalari buruzko gutxieneko ezagutza batzuk jaso beharko lituzketen ala ez. Nire artikuluan bigarren kontu honetaz dihardut, euskal dantza tradizionaleko ikasketarik bertan ezartzea ez baita une batean ere kontemplatu, eta beraz, hor ez baitago dezepziorik, aurreikusitakoaren konfirmazioa baizik.
Beraz, nire kritika nagusia da —eskola berrirako egin den ikasketa planen zirriborroa irakurri ondoren—, eskola horretan goi mailako dantza ikasketak egingo dituzten ikasleek, lau urte eta gradu mailako titulazio bat jaso arren, ez dutela euskal dantza tradizionalaren inguruan ia-ezer ikasiko. Plataforman aipatu dudanez, hemen ezagutu ditugu Utah-ko Unibertsitateko dantza ikasleak euskal dantza tradizionala ikastera etorrita, beraien irakasleak formazioan horrek garrantzi handia zuela sinesten baitzuen. Ikasketa plan honekin gerta daitekeena da dantza titulazioa eskuratzen duen ikasleek euskal dantza tradizionalari buruz ezta arrastorik ere ez izatea. Adibidez, Royal Balleteko dantzari honek ba ote daki saio didaktiko honetan egiten dituen "Rond de Jambe en l'air" eta "entrechat six" irekia, euskal dantza tradizionaletan bizi-bizi daudela, ez soilik Vestris-en oroitzapenetan?Royall Balleteko zuzendari artistiko izan zen Ninette de Valois-ek bazeken hori. Bilboko eskola honetako ikasleek jakingo dute? Ez, ez dirudi. Horixe da nik salatzen dudana nire artikuluan. Eta noski, horrek ez du batere zerikusirik euskal dantza tradizionaleko kideon premiekin. Baina hala ere larria eta salagarria iruditzen zait.
Lehenengo kuestioari buruz, alegia, euskal dantza tradizionalaren alorrean behar dugun eskola goitik etorriko zaigun zain egon beharrean geuk eraiki behar dugun, beno, bai, ados nago, akaso hobe litzatekeela azpitik sortu eta eraikiko bagenu. Ez nago ziur horretaz, baina tira, teorian azpitik eraikitzea egokiagoa izaten da goitik hastea baino. Baina hori horrela izanda ere, nik ez dut uste administrazioa horren erantzunkizunaz libratu behar dugunik eta gu (ados jartzeko gai ez garalako, horren premiaren kontzientzia ez delako zenbaitek nahiko genukeen bezain konpartitua edo ados jarrita ere ahuldade handia dugula indar egiteko) ez bagara gai horretarako (eta orain arte ez gara gai izan) beharrezkoa ikusten dut erakundeek ekimena bere gain hartzea. Hain zuzen ere horretarako daude (besteak beste) erakundeak, jendartean antolatzeko gai ez garan gauzetan ardura hartzeko: babes soziala, garraio-bideak, azpiegiturak, hezkuntza... Bai, hezkuntza, eta hau hezkuntza da.
Egunotan han eta hemen ikusi dut (baita LKSren txostenean ere) Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola ekipamendu kulturala edo kultur gastu bezala aurkezten. Eta ez nago batere ados horrekin. Hau ez da kultura. Hau Hezkuntza da. Eta Hezkuntzan askoz onartuago daukagu erakunde publikoen ardura eta ekimenerako zilegitasuna. Euskal Filologiako unibertsitate ikasketak ez ziren martxan jarri euskara irakasleekin elkar hartu eta proiektu bat adostu zutelako. Gotzon Garatek Deustun martxan jarri zituen oso modu xelebrean, ezer antolatu aurretik prentsan oharra argitaratuz, "datorren ikasturtean euskal filologiako ikasketak eskainiko ditu Deustuko unibertsitatean". Ikasleak izen-emateko deitu zuten eta dekanoak ez zuen beste erremediorik izan ikasketak martxan jartzeko. Ondoren EHUn filologiak eskaintzen hasiz gero euskal filologia eskaini beharra zeukala argi ikusi zen, eta hor ere goitik ekin zitzaion. Euskaltegiak eta ikastolak azpitik sortu ziren (dantza talde eta dantza eskolak bezala), baina filologia ikasketak goitik. Horrelako mila adibide daude. Oraintsu Energia Berriztagarrietan ikasketa berriak jarri dira Eibarko Unibertsitate Esparruan. Unibertsitate agintariek aurreikusi dute egon daitezkeela ikasleak hori ikasteko prest eta ikasketak martxan jarri zituzten. Dantza tradizionaleko sektorea batu eta ikasketak batzuk martxan jartzea albiste ona litzateke, baina hori ez dela gertatzen ikusita erakunde publiko zein unibertsitate batek martxan jartzea ere albiste ona litzateke nire ustez.