Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arte eszenikoen eskola, Eszenika, eraikitzeko lanak bertan behera utzi dituzte

Dokumentuaren akzioak

Arte eszenikoen eskola, Eszenika, eraikitzeko lanak bertan behera utzi dituzte

Lakuako Hezkuntza Sailak Bilbon ezarri nahi zuen arte eszenikoen goi mailako eskola, Eszenika, ez da, oraingoz, gauzatuko. 2012an ateak ireki behar zituen eskola eraikitzeko lanak (hainbat arazo zein atzerapen zirela medio aspaldidanik etenda zeudenak) bertan behera utziak direla eta egindako kontratazioak indargabetuta geratu direla iragarri zuen atzo EAEko buletinak.
Komunikabidea
Gara
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2013/02/14
Lotura
Gara

Usteak erdia ustel

Oposizioan zegoela, bere gain hartu zuen PSEko Isabel Celaak Eszenika abian jartzeko plataformaren proposamena. Horrela, 2010ean egin zuen eskolaren aurkezpena EITBk Bilbon duen egoitzan, haren azpian egitekoa baitzen zentro berria. Antzerkia, dantza eta eszenoteknia ikasketak eskainiko zituen eskolak 2012an abian izango zela iragarri zuen. Eraikina prestatzeko lanek 5-6 milioi euroko aurrekontua zuten, lanak iaz hastear zeudela. Denbora aurrera joan ahala, baina, lanak atzeratzen joan dira hainbat arrazoigatik. Legealdia bukatzear zegoela, salbuespen egoeran oinarritutako kontratazioak presaka egiten hasi zen PSE, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak neurriaren kontrako errekurtsoa aurkeztu zuen. Buletinak bertan behera utzi du egitasmo osoa.

Dokumentuaren akzioak