Dokumentuaren akzioak
Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola 2015ean irekiko dela iragarri du Eusko Jaurlaritzak
Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuak iragarri du 2015ean irekiko dituela ateak Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolak eta antzerki eta dantza ikasketak egiteko aukera izango dela bertan. Bilbon, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioa eta Ibarrekolanda institutuaren eraikinetan hasiko da arte eszenikoen irakaskuntza. Eusko Legebiltzarrean, Hezkuntza Batzordearen aurrean egindako agerraldian egin du iragarpena Cristina Uriartek. Gaur egun eraikin berria egitea ez da planteatzen, baina testuingurua aldatuko balitz hori aztertzeko unea etor liteke.
Dantza eta antzerkia, bi ikasketa alor horiek eskainiko ditu lehen txanpan, eta lerro bakoitzean ikasturteko 24 ikaslentzat tokia izango da. Eskolaren aurrekontua urtean 510.000 eurokoa izango da.
Zenbait komunikabidetan agertu da albistea:
Dokumentuaren akzioak