Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Inmertsio kulturala dantzan ikasi ahal izateko

Dokumentuaren akzioak

Inmertsio kulturala dantzan ikasi ahal izateko

2015/01/13 15:55
Inmertsio kulturala dantzan ikasi ahal izateko

Kaskarotak. Argazkia: Baionako Euskal Museoa.

Harrigarria gertatzen ari zaizkit Guilcherri buruz Creteilen egindako jardunaldian esan zirenak eta Jon Iruretagoienaren kronikaren bidez ezagutzen ari naizenak. Atal bakoitzean sorpresa bat aurkitzen dut. Gaurkoan adibidez, irudikatzea II. Mundu Gerra bukatu berri, Jean Michel eta Helene senar...

Harrigarria gertatzen ari zaizkit Guilcherri buruz Creteilen egindako jardunaldian esan zirenak eta Jon Iruretagoienaren kronikaren bidez ezagutzen ari naizenak. Atal bakoitzean sorpresa bat aurkitzen dut. Gaurkoan adibidez, irudikatzea II. Mundu Gerra bukatu berri, Jean Michel eta Helene senar-emazteak, ume txikiekin, dantza ikertzen hasi, eta oinez mugitzen zirela toki batetik bestera, motxila bat jana eta idazteko materialarekin, argazki itzela iruditzen zait. Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregirekin akordatu naiz, Uharte-Garazin, Faustin Bentaberrirekin dantzak ikasten Faustinen emazteak beraien seme txikia, Mikel zaintzen zuen bitartean. 

Guilchertarrek, dantza ikertzeko nekazariekin bizi eta nekazarien bizi-modua egiten zuten, eta horrela hasten ziren haiekin dantzak ikasten. Antton Lukuri irakurri izan diot horretaz, alegia, gaur egun nekazariengana joan eta funtzionatzeko modu kaletarrarekin, galdera eta erantzun zuzenak bilatzen ditugula, baina baserritarrekin horrek ez duela balio. Osoki inplikatu behar dela, haien bizi-molde eta pentsa-moldean sartu behar zarela haien dantza-moldea barneratu nahi baduzu. Eta egungo dantzariok ez dugula horretarako "astirik" [hartzen].

Jean Michel Gulcherri buruzko jardunaldiaDonostian. Pozik gaude, alaba, Naïk Raviart (ezkon abizena du Raviart, hain zuzen ere atzoko Jon Iruretagoienaren kronikan aipatzen zen Philippe-Etiene Raviart du senarra) Bretainiatik Euskal Herrira etorriko delako. Naïk (Anne Marie du bataio izena) ere horrela hazi zen, bere gurasoekin batera herriz herri joan, bertako nekazariekin bizi eta haien dantzak ikasten, eta Euskal Herrian bizi izan zen hainbat urtez, 1962tik 1968ra eta 1972tik 1976ra Zuberoa, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Baztango dantzak ikasten eta ikertzen.

Kezka nuen zenbat jendek izena emango ote zuen larunbateko jardunaldirako baina erantzuna oso ona izan da. Etorriko zaretenoi gomendatzen dizuet Jon Iruretagoienak egunotan argitaratu dituenak (1, 2, 3 eta 4) eta ostirala bitartean argitaratuko dituenak irakurtzea. Eta besteoi zer esanik ez, arrazoi gehiagoz, noski!

Larunbateko programa hemen duzue (badago oraindik aukera izen-emateko, inor azken orduan animatu bada):

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.