Dokumentuaren akzioak
Badatoz maskaradak!
Dagoeneko zehaztuta dago Urdiñarbeko maskaradak Zuberoan barrena eramango dituen egutegia. Denera 20 herritan egingo dira emanaldia urtarrilaren 8an hasi eta apirilaren 30a bitartean. Horrez gain, Urdiñarbeko maskaradak Paris-eraino eramateko asmoa dute zuberotarrek.
Maskaradak 2006 datak
- Urtarrilaren 8an: Urdiñarbe
- Urtarrilaren 15ean: Garindaine
- Urtarrilaren 22an: Aloze
- Urtarrilaren 29an: Gotaine
- Otsailaren 5ean: Gamere
- Otsailaren 12an: Pagola
- Otsailaren 18an: Maule
- Otsailaren 19an: Mitikile
- Otsailaren 26an: Atharratze
- Martxoaren 5an: Altzürükü
- Martxoaren 12an: Larraine
- Martxoaren 19an: Muskildi
- Martxoaren 26an: Arrokiaga
- Apirilaren 2an: Idauze
- Apirilaren 9an: Sohüta-Hoki
- Apirilaren 16an: Barkoxe
- Apirilaren 23an: Altzai
- Apirilaren 30an: Eskiula
Urtero bezala maskaraden inguruko artikulua argitaratu du Allande Sokarros-ek Berrian. Bertan aurtengo maskaradei buruzko hainbat xehetasun kontatu ditu:
- 13 urte zeramatzan Urdiñarbek maskaradarik eman gabe.
- Maskaradariak oso gazteak dira aurten ere.
- Zuberoako 20 herritan egingo dituzte emanaldiak.
- Paris-en ere emanaldi bat egiteko asmotan dira.
- Lehen maskaradaren arratsaldeko emanaldia 14.00etan izango da. Gainontzekoak 16.00etan.
- Hartzak protagonismo berezia izango du.
- Txorrotxak Jean-Mixel Arraiet eta Juhañe Bedaxagar izango dira, azken hori Jean Mixel Bedaxagarren semea.
- Bi aitzindari talde izango dira, gorriak eta beltzak.
Dokumentuaren akzioak
Hona Garan aurtengo maskaradei buruz argitaratu den erreportajea
Eta EKE-ren gunean Urdiñarbeko maskaraden lehen agerrialdiko argazkiak ikus daitezke:
Maskaradak Urdiñarben, urtarrilaren 8ko argazkiak