Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Badatoz maskaradak!

Dokumentuaren akzioak

Badatoz maskaradak!

2006/01/04 00:12

Dagoeneko zehaztuta dago Urdiñarbeko maskaradak Zuberoan barrena eramango dituen egutegia. Denera 20 herritan egingo dira emanaldia urtarrilaren 8an hasi eta apirilaren 30a bitartean. Horrez gain, Urdiñarbeko maskaradak Paris-eraino eramateko asmoa dute zuberotarrek.

Maskaradak 2006 datak

  • Urtarrilaren 8an: Urdiñarbe
  • Urtarrilaren 15ean: Garindaine
  • Urtarrilaren 22an: Aloze
  • Urtarrilaren 29an: Gotaine
  • Otsailaren 5ean: Gamere
  • Otsailaren 12an: Pagola
  • Otsailaren 18an: Maule
  • Otsailaren 19an: Mitikile
  • Otsailaren 26an: Atharratze
  • Martxoaren 5an: Altzürükü
  • Martxoaren 12an: Larraine
  • Martxoaren 19an: Muskildi
  • Martxoaren 26an: Arrokiaga
  • Apirilaren 2an: Idauze
  • Apirilaren 9an: Sohüta-Hoki
  • Apirilaren 16an: Barkoxe
  • Apirilaren 23an: Altzai
  • Apirilaren 30an: Eskiula

Urtero bezala maskaraden inguruko artikulua argitaratu du Allande Sokarros-ek Berrian. Bertan aurtengo maskaradei buruzko hainbat xehetasun kontatu ditu:

  • 13 urte zeramatzan Urdiñarbek maskaradarik eman gabe.
  • Maskaradariak oso gazteak dira aurten ere.
  • Zuberoako 20 herritan egingo dituzte emanaldiak.
  • Paris-en ere emanaldi bat egiteko asmotan dira.
  • Lehen maskaradaren arratsaldeko emanaldia 14.00etan izango da. Gainontzekoak 16.00etan.
  • Hartzak protagonismo berezia izango du.
  • Txorrotxak Jean-Mixel Arraiet eta Juhañe Bedaxagar izango dira, azken hori Jean Mixel Bedaxagarren semea.
  • Bi aitzindari talde izango dira, gorriak eta beltzak.

Dokumentuaren akzioak

2006/01/13 21:09

Hona Garan aurtengo maskaradei buruz argitaratu den erreportajea

2006/01/13 21:26

Eta EKE-ren gunean Urdiñarbeko maskaraden lehen agerrialdiko argazkiak ikus daitezke:

Maskaradak Urdiñarben, urtarrilaren 8ko argazkiak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.