Orain arteko ekarpenak

Maitaldia abiatzeko prest

2002/08/30

Irailaren 7tik 21era bitartean egingo da Maitaldia Miarritzen. Euskal Herriko dantza jaialdi garrantzitsuena da Miarritzekoa eta aurten ere puntako konpainiak izango dira bertan. 12. Maitaldi honetan Errusiar Baletei omendu nahi zaie.

Gehiago irakurri

Baigorriko Arrolak 60 urte

2002/08/19

Baigorriko Arrola dantza taldeak 60 urteurrena ospatu du abuztuaren 18an. Euskal Herri osoko dantzekin jaialdi bat eta kabalkada bat antolatu zituen ospakizunaren egun handirako.

Gehiago irakurri

Jentilbaratz eta Unitate Didaktikoak

2002/07/26

Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sekzioak "Jentilbaratz" aldizkariaren 7. zenbakia argitaratu du.

Gehiago irakurri

Portugaleteko Folklore Jaialdia

2002/07/21

Hiru kontinentetako 8 herrialdek parte hartuko dute Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldeak antolatzen duen 28. Nazioarteko Folklore Jaialdian.

Gehiago irakurri

Folklore Bizian jaialdia

2002/07/14

Folklore Bizian Nazioarteko Folklore jaialdia antolatu du uztailerako ohi bezala Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Bulgaria, Txekia eta Euskal Herriko dantza taldeek jardungo dute uztailaren 19tik 25era bitartean Gorliz, Sodupe, Sopelana, Galdakao, Usansolo, Bilbo eta Arrigorriagan.

Gehiago irakurri

Dantzen doinu eta partiturak Euskomedian

2002/06/28

Eusko Ikaskuntzak tresna eta dokumentazio bikaina jarri du sarean: Euskal Kantutegia. Bertan 5000 partiturak osatutako musika bildu ederra aurki daiteke, tartean hainbat dantzaren doinuak noski.

Gehiago irakurri 1

Dantza ikastaroak UEUn

2002/06/06

Dantza ardatz duten zenbait ikastaro eskainiko dira Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo ikastaroetan.

Gehiago irakurri

Gorpuzti Eguna

2002/05/31

Atzo izan zen Gorpuzti eguna (Gorpuzti eguna noiz den jakiteko ikus hemen, eta beraz, asteburu honetan izango dira Gorpuzti eguneko ospakizun nagusiak eta ondorioz hainbat dantza. Gorpuzti egun ikusgarrienetakoa Oñatikoa da dudarik gabe. Oñatiko dantzariak gaur hasi dira lanean eta asteburu osoan jarraituko dute. Hori bai, igandekoa izango dute egun handiena.

Gehiago irakurri

Dantza sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak

2002/05/16

Maiatzaren 16ko datarekin azaldu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Dantza sustatzeko dirulaguntzetarako 2002ko deia egiten duen Agindua. Sorkuntza koreografikoa, dantza-lanen ekoizpena eta bira artistikoetarako laguntzak eska daitezke.

Gehiago irakurri

Dance-en berpizkundea

2002/05/13

Harrigarria da azken urteotan zein berpizkunde izan duten Nafarroako Erriberako "paloteados"ak edo "dance"ak. Kultura tradizionalaren erakusgarri horiek Nafarroatik hegoaldera, Aragoa eta Gaztelan soka luzeko tradizioak dira, eta berpizkunde urteak dituzte han ere. Aurten, Guadalajarako herri txiki batean, La Yuntan, berpiztuko dute "dance"a eta nahikoa da horren ezaugarri eta argazkiari erreparatzea Nafarroako Erriberakoekin duten lotura estuaz ohartzeko.

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza - Feminismoaren diskurtsoa, futbola eta euskal kultura

2024/03/05

Halaxe da, bai, Xabier. Askatasuna ulertzeko modu neoliberalaren tranpa da. Zer gustatu behar zaigun erabakita dago eta nork bere gustuko jarduerak hautatzen dituela sinestea ilusokeria [...]

Oier Araolaza - Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"

2023/10/24

Ana Urkizaren artikulua: https://www.noticiasdenavarra.com/[…]/azken-eskualduna-7417389.html Gai horren inguruan Aritz Ibañez-ek egindako ekarpena, "Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz": https://dantzan.eus/kidea/aritz/euskararen-zinta-dantza Lan horren inguruko Aritzen aurkezpena [...]

Oier Araolaza - Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"

2023/10/24

Adierazpen formak (euskara, dantza, kantua...) eta komunitatea (euskaldunak?) biak gaude kinka larrian, ezin bestela, elkarlotuta baikaude, komunitateak erreproduzitzen ditu adierazpen formak eta jardun horiek trinkotu [...]

Oier Araolaza - Quetzales, Negritos, Migueles, Pilatos eta bertzeak. Pueblako mendietako dantzen mundua

2023/09/26

Mila esker Xabier, bai azken kronika eder honengatik, bai Mexicotik urte osoz eskainitako kronika sorta harrigarriarengatik. Ez nintzen konziente zenbat giza-talde, kultura, hizkuntza eta errito [...]

Oier Araolaza - Banderaren bortz musuak. Sainduak, jendeak eta erritoak Chilón eta Guaquitepec-en

2023/08/30

Ene ba. Bada mundu oso bat gure begiek ikusten duten horren ezkutuan. Guaquitepec-era iristeko bidea eta tseltal hizkuntzan bizi den kultura horren errito eta ohiturak [...]

Oier Araolaza - Dantzarien agintza. Lumaren Dantza Teotitlán del Valle-n

2023/07/26

Ene ba, a ze bidaia harrigarria eta jakingarria oparitu diguzun orain ere Xabier. Dantza kontu soil zirudiena antropologia, soziologia, ekonomia, erlijioa eta funtsean, politika dela [...]

Oier Araolaza - Barkamenaren soinua. Korpus-eko dantza erritualak Papantlan

2023/06/26

Tradizioen patrimonializazioaz eta identitatea elikatzen duten osagai kulturalen merkantilizazioaz Jean eta John Comaroff-ek (2009) idatzitakoak etorri zaizkit gogora hegalarien profesionalizazioa eta merkaturatzeaz irakurrita. Identitatearen industriaz [...]

Oier Araolaza - Erreferenteen garrantzia transmisioan, dantzariak ikastetxeraino sartzen direnean

2023/06/21

Hainbat herritan euskal dantza gainbeheran sentitzen dugun garaiotan harrigarria gertatzen zaigu beste zenbait herritan, Oñatin hala-nola, zein osasuntsu eta oparo ari diren euskal dantzan. Horren [...]

Oier Araolaza - Odol berria San Blaseko soka-dantzan

2023/04/26

Arrakastaz hil deitzen zaio horri. Bueno, hil agian gogorregia da, baina tira, zauritu... Niri espazio publikoaren tira-bira bizi hori asko gustatzen zait, dantzariak jende artean [...]

Oier Araolaza - Nola idatzi dantza izenak? sokadantza, soka dantza ala soka-dantza?

2023/04/19

Elkarlana beharrezkoa da, zalantzarik gabe. Eta honakoa hau horrela ulertzen dut. Gure bidean agertzen zaizkigun zalantzak publikoki agertu eta bidegurutzeetan egiten ditugun hautuak azaltzea ezinbestekoa [...]