Dantza ikastaroak UEUn

2002/06/06

Antzerkilaritza sailean 2 ikastaro eskainiko dira izenburu honekin: "Mugimendua: oinarrizko urratsetatik langintza koreografikora. Dantza teatralizatua, teatroa dantzan". Iruñean, Uztailaren 15-tik 19-ra bitartean izango da lehen ikastaroa eta uztailaren 22-tik 26-ra bitartean bigarrena.

Musika sailean "Dantza-tailerra: dantza garaikideak eta munduko dantzak" ikastaroa eskainiko da Uztailaren 22-tik 26-ra bitartean.

Informazio gehiago UEUren webgunean aurki daiteke: http://www.ueu.org