Dokumentuaren akzioak
Jentilbaratz eta Unitate Didaktikoak
Ikusi ondoko loturan zenbaki berri horretako
aurkibidea:
http://www.dantzan.com/Argitalpenak/jentilbaratz7
Lehenengo artikulua, Mikel Legorburu Arzamendi-
ren "Folklorea euskal curriculumaren globalizatzailea" izenekoa da. Bertan EIko folklore sekzioan burutzen diharduten proiektu baten berri ematen du. Euskal dantzak hezkuntza orokorrean txertatzen joan ahal izateko "material didaktiko" batzuk prestatzen dihardute proiektu horretan.
1994an abiatu zen proiektua eta dagoeneko 3 Unitate Didaktiko osatu dituzte:
1. Fandangoa, Arin-arina eta Biribilketa.
2. Jauziak.
3. Makil-dantzak: Amezketa eta Abaltzizketako txantxoena, Berakoa eta
Otsagikoa.
Unitate bakoitzak ondoko osagaiak ditu:
- Irakaslearen koadernoa (100 orri inguru)
- Ikaslearen lan-koadernoa (50 orri inguru)
- Bideoa (30 minutu, 3 zati: 1. Aurkezpena; 2. aukeratutako dantzak
jatorrizko herriko jaietan; 3.estudioan filmatutako urratsak modu
didaktikoan)
- CDa dantzari buruzko musikarekin.
Beraz, 3 unitate didaktiko horiek eginda daude dagoeneko baina argitaratu gabe. Zergatik? Ez omen dute laguntzarik jaso horiek argitaratu ahal izateko. Eta gainera, materialaren jabea Eusko
Ikaskuntza da, eta ez dago erabiltzerik argitaratua ez den artean.
Egoera, Mikel Legorburu berak artikuluan esaten duen bezalakoa da: "penagarria".
Dokumentuaren akzioak