Dokumentuaren akzioak
Portugaleteko Folklore Jaialdia
Aurtengo nobedade nagusietakoa Buriatiako Badma Seseg taldea da. Horrekin batera Cochabamba (Bolivia), Naiden Kirov (Bulgaria), Ekobios Danzas (Colombia), Karangahan (Filipinas), Nowa Huta (Polonia), Identidad Taller de Danzas (Perú) eta Elai Alai berak jardungo dute.
Azken urteetako ohiturari jarraituz "Munduko dantzak" kale ikuskizunarekin hasiko da jaialdia. Portugaleteko Carlos VII. etorbidean 6 eszenatoki prestatuko dira eta taldeek aldi berean dantzatuko dute, bakoitzak eszenatoki batean 10-15 minutuko saioa eskainiz eta hurrengo eszenatokian jarraituz. Uztailaren 25ean, ostegunean izango da hori, gaueko, 21.30etatik aurrera.
4.000 lagunentzat tokia duen Zubi Alde kiroldegian, 26, 27 eta 28an izango dira saioak. Eta ondoko egutegia izango dute (gaueko 22.00tan hasita beti):
- Uztailak 26, ostirala: Bolivia, Bulgaria eta Euskadi.
- Uztailak 27, larunbata: Filipinas, Peru eta Polonia.
- Uztailak 28, igandea: Buriatia, Colombia eta Euskadi.
Baina jakina denez, Portugaletetik harantza herri askotara iristen dira Nazioarteko Folklore Jaialdirako ekartzen dituzten taldeak. Aurten Euskal Herriko 31 herritan izango dira taldeak.
Dokumentuaren akzioak