Orain arteko ekarpenak
Le Basque, dantza historikoa Errenterian
2005/05/05
Erregelak eta Ensemble Diatessaron taldeen eskutik Le Basque izeneko ikuskizuna eskainiko da datorren maiatzaren 17an Errenterian. Dantza historikoa eta dantza tradizionalaren arteko uztarketa da Le Basque .
Dantzaren Nazioarteko Eguna
2005/04/29
Gaur, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Izan ere gaurko egunez, 1727an jaio zen Jean Georges Noverre, dantzaren erreforma bideratu zuen koreografo frantziarra.
Escena dantza jaialdia Nafarroan
2005/04/28
Apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean, abiatuko da Antsoain-en Escena dantza jaialdia. Hilabetez, Nafarroako 11 herritan, 9 konpainiek 21 dantza emanaldi eskainiko dituzte.
On Kixote Mantxakoa eta ezpata-dantza
2005/04/25
On Kixote Mantxakoa gora eta behera ari dira egunotan komunikabideak, liburua argitaratu zela 400 urte direla aitzakitan hartuta. Gu ere apuntatu gara modra eta Cervantes-en liburuan datorren dantzari buruzko pasarte bat jasotzea pentsatu dugu.
Emakumeak dantza tradizioetan (II)
2005/04/25
Dantzan posta zerrendan pare bat erantzun ( Iratxe eta Patxi ) izan ditu Emakumeak dantza tradizioetan artikuluak eta artikuluan esandakoak osatzeko beste mezu bat bidali dut nik. Honako hauxe nioen bertan:
Espero dut nire artikuluak ez ziola inori pentsaraziko gai honetarako soluziorik dauk...
Emakumeak dantza tradizioetan
2005/04/21
Hondarribia eta Irungo alardeetako liskarrek tradizioetan emakumeen parte hartzeari buruzko debatea zentralizatu dute azken urteotan. Fokoa norabide bakarrera zuzentzeak beste hainbat gertaera itzalpean ezkutatu ditu. Dantzari-jendea tradizioaren inguruan ari gara bueltaka aspaldiko urteetan eta ta...
Trikitixaren historiarako agiri bilduma
2005/03/29
Trikitixaren inguruko dokumentazio zabala bildu eta sarean jarri du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Tartean, dantzari buruzko hainbat aipamen ageri dira, debekuen garaiari lotuta batez ere.
Hautsi katea!
2005/03/16
Gaur lagun batek Reenvialo porfi izenburua zeraman mezua helarazi dit. Ireki bezain pronto konturatu naiz dagoeneko bide luzea egina zuela mezuak, izan ere, niri iritsi aurretik mezua jaso eta berbidali duten askoren helbideak agertzen baitziren bertan. Segundo gutxi behar izan ditut hoax bat edo i...
Blogak euskal dantzan
2005/03/08
Azken hilabeteotan modako hitza da Interneten bloga. Euskal dantzaren mundura ere hasi dira iristen blogak. Ea asmatzen dugun eskaintzen dituzten aukera berriak baliatzen.
Kultura alorreko jaialdiei Jaurlaritzaren 2004ko diru-laguntzak
2005/02/16
Kultura alorreko jaialdiak antolatzeko 2004an Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratu da. Guztira 1,3 miloi euro (1.359.600 euro zehatz izanda) banatu dira eta horietatik 99.000 euro (% 7,33) izan dira dantzarekin zerikusia zuten jaialdientzat.
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza - Igdır: erreginak soka-dantzan
2014/12/04
Bideo hau (eta aurretik ikusi izan ditugun beste batzuk ere bai, baina hau oraindik era bortitzagoan) zaplazteko handi bat bezala sentitzen dut nik gure (irakur [...]
Oier Araolaza - Mozorrotzeaz, hizkuntzalaritzaren eta antropologiaren bidegurutzean
2014/12/01
Eskerrikasko zure erantzunagatik Ane!
Oier Araolaza - Joseba Juarez Mendizabal, dantzarion agurra
2014/11/10
Joseba Juarez-en dantza ibilbideen zati txiki bat bakarrik ezagutzen dugu, eta horregatik luzatu dugu eskaera denon artean ekarpenak eginez osa dezagun. Nik azken aldiz aurtengo [...]
Oier Araolaza - Joseba
2014/11/08
Familiari, dantzako familiari eta lagun guztiei besarkada estuena. Ezin onartu, ezin sinistu, ezin irentsi Joseba Juarez lagun eta dantzari prestuaren agurrik gabeko agurra. Dantzan bego, [...]
Oier Araolaza - Guillermo Altuna dantza-maisua hil da
2014/10/09
Sentzilloak hankak altxata egiteko joera horren berri Argia dantzari taldeko maisuen bidez izan nuen nik lehen aldiz, 1995 urtean, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean Iñaki Arregik, [...]
Oier Araolaza - Bilbon eta euskal dantza tradizionalik gabe
2014/09/28
Kaixo Patxi, Tira, nik bi kontu oso desbedin ikusten ditut hemen. Lehenengoa da ea eskola horretan euskal dantza tradizionalari buruzko ikasketa batzuk egon beharko liratekeen [...]
Oier Araolaza - Daniel Doña Cia de Danza Española: A pie de calle
2014/09/11
Kaskainetak, kriskitinak... Hor ere mundu oso bat ikasteko eta lantzeko! Gure dantzen historian zenbat erabili izan diren eta gaur egun zein baztertuak ditugun!
Oier Araolaza - Ezpata-dantza baten arrakasta doinuan dago? Riegoren ereserkia ala Benas-eko dantza?
2014/09/02
Programa hau oso adibide ona da ikusteko ze gauza interesgarriak egin daitezkeen ideiak, ezagutza eta baliabideak daudenean. Gurean amestu, amesten ditugu horrelako saioak, baina...
Oier Araolaza - Ignacio Gordejuela gogoan
2014/07/31
Gipuzkoako dantzen dantza-maisu handi bat, ziur aski gaur egungo Gipuzkoako dantzakeran eragin handienetakoa izan duen dantza-maisua joan da. Pujanatarrak maiz aipatzen dira, baina gaur egun [...]
Oier Araolaza - Dantzagunea kudeatzeko lehiaketa deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak
2014/07/10
Zur eta lur geratu naiz deialdia irakurrita. Honen arabera Gipuzkoako Foru Aldundiak estrategikotzat jotzen du "dantza tradizionaletik abiatuta dantza garaikideruntz egin beharreko bidea" sustatzea. Alegia, [...]