Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Gregoriano aste bat opari

Dokumentuaren akzioak

Gregoriano aste bat opari

2005/02/14 18:29

Aratusteetakoa deitzen zaion aste hori -erdia garizumakoa badu ere-, aprobetxatu nahi izan du Carmen Rodriguez Suso gure irakasleak egin digun oparirako. Musika gregorianoaren sustraietara eraman gaituen bidaian sartu gintuen inauterietako larunbat goizean, eta astebete trinko, bete-betea eskaini digu, informaziotan ito ere, ohiko ikasleak oporretan zituela aprobetxatuta.

Oparia izan da, gregorianoa normalean bezala ezagutzen dugun, eta berak musika liturgiko latinoa izendatu duen errepertorio hori Carmenek bezala ezagutzen dutenak gutxi izango baitira. Ez dut esango irakasle bikaina denik, pazientzia aldetik urri samar baitabil eta nekez ezkutatzen baitu ikaslearen ezjakintasunak sortzen dion mina. Baina, unibertsitate ibilbidean gutxitan bezala, bere lanarekin leporaino konprometituta dagoen irakasle sutsu eta zorrotzarekin gozatzeko aukera izan dut.

IX. mendean Karolingiarren eskutik egindako bateratze lanaren emaitza den musika gregorianoaren ezaugarriak ezagutu eta gozatu ditugu aste honetan. Baina oraindik atzerago joanda, I. mendetik aurrera garatzen hasi zen kristau musikaren bilakaera hurbiltzeko aukera eskaini digu Rodriguez Susok. Eta kantuan jarri gaitu, X. mendeko zein VII. mendeko musika irakurtzen eta kantatzen jarri gaitu.

Astea bukatzera zihoanean, Gasteizen bertan agertutako harribitxi baten berri eman zigun. XIII. mendeko musika liburu baten pergaminoa zen, 1607an notario batek protokolo liburu bat enkoadernatzeko erabili zuena -eta horri esker iritsi dena gaurdaino-. Pergamino horretan agertutako doinuetako bat IX. mendean teoriko karolinjiarrek ezarritako sistematizaziotik kanpokoa zen, eta Carmen Rodriguez Susoren irmotasunari esker, ustez VIII. mendean desagertu zen bisigotiar liturgiaren arrasto bat dela jakin dugu.

Dokumentuaren akzioak

Arrateko Ama
2005/02/17 09:53

Komentarioaren bidalketa proba

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.