Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Trikitixaren historiarako agiri bilduma

Dokumentuaren akzioak

Trikitixaren historiarako agiri bilduma

2005/03/29 18:07

Trikitixaren inguruko dokumentazio bilketa egiten ari da Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta bilketa horren emaitzetako bat da sarean jarri berri duten Soinuaren hotsa webgunea.

Artikuluak, aipamenak, argazkiak, doinuak, prentsako artikuluak eta beste hainbat informazio bildu dute bertan. Trikitixaren historia bat osatzen dute agiri guztien artean.

Hainbat atal ditu webguneak. Adibidez, kronologia izenekoan trikitixaren historiako gertaera nagusiak jaso dira. Doinutegian trikitixako hainbat doinu entzuteko aukera dago. Bestalde, trikitixarekin lotutako hainbat hitzek osatutako hiztegitxo bat eskaintzen da. Horiez gain Debekuak, Diskografia, Erromeria, Hitzaldiak, Koplak, Omenaldiak, Soinuaren etorrera, Soinugileak, Trikitilariak (Panderojoleak, Soinujoleak, Bikoteak, Taldeak) eta Txapelketak izeneko atalak ere aurki daitezke.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.