Orain arteko ekarpenak
2019/03/11
Urteak dira erakunde publikoak kirolaren sustapen lanetan dihardutela. Eskola Kirola moduko kanpainak antolatzen eta finantzatzen dituzte erakunde publikoek (3 milioi euro Gipuzkoan, adibidez). Gipuzkoako Diputazioaren datuen arabera, Lehen Hezkuntzako ikasleen %80k parte hartzen du Eskola Kirolea...
2019/02/14
Tradiziozko dantza, musika eta kantua maite ditugunak kultura akademikoarekiko gutxitasun konplexuarekin etengabe borrokatzera behartuta gaude. Gutxietsi eta mugatzen gaituen, eta gure kultur tradizioa deuseztatu dezakeen menpekotasun hori salatzeko enegarren oihua da sarrera hau. Konbertitu berri...
2019/01/04
Migel Gallastegi hil da gaur, pilotari HANDIA, handirik izan bada. Mito bat joan da, eta jokatzen ikusi ez dugunok ere mitotzat hartzeak adierazten du zerion argiaren tamaina.
Astelena frontoian ohiko ikuslea izan da azken unera arte Gallastegi, eta beti atsegin eta adeitsu, dantzariokin hitz ...
2018/12/18
Kontsumismoarekin enpatxatuta eta erlijioarekin gogaituta, Gabonetako espiritua Zabalgarbira bidaltzeko gogoz sumatzen ditut zenbait lagun azkenaldian. Errausketa ideia ona iruditzen zait, gure bizitzan izan eta ikusi nahi ez ditugunak, trabatik kendu, sutara bota eta bertan erretzea oso ondo ez...
2018/11/27
Euskal kulturaren eta nazioaren sokak bizirik dirauela berretsi du Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena loratu duen Oñatiko ekitaldiak , baina aldi berean, euskal agintari gorenak beren burua soka horretatik kanpo kokatzen dutela irudikatzeko balio izan du. Larunbatean Oñatin bildutako euskal kultura...
2018/11/22
Larunbat honetan, azaroaren 24an, Eusko Ikaskuntzaren sorreraren 100. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatuko da Oñatin. 1918. urtean egindakoa gogoan, mendeurrenerako antolatutako programaren azken ekitaldia egingo da, erakunde horren jaiotzaren testigu izan zen herri eta plaza berean. Orain 100...
2018/11/07
1915-1918 bitartean, gatibu-eremuetan ziren zenbait euskal soldaduri hizketaldiak eta kantak grabatu zizkieten zenbait ikertzaile alemaniarrek. Orain lau urte eman zen ezagutzera altxor hori eta tartean hainbat euskal kanta eder grabatuak zirela: Gernikako arbola, Prima eijerra, goizian goizik jei...
2018/10/03
Aita Donostiak esana zuen dantzaren arauak eta estiloa tradizioz gorde izan direla eta, “su sakratu hori bizirik irautearen erantzulea”, ia beti, txistularia izan dela. Jose Inazio Sarasua Garatek bere egin zuen ardura hori. Dantzaren transmisioan danbolinteroek, ttunttuneroek izandako garrantz...
2018/03/14
Argia eta itzala saihestu ezineko irudia gertatu zaigu egunotan Marian Arregi Sarasolak (Donostia, 1944-2018) euskal kulturari egindako ekarpenak goraipatzeko. Argia dantzari taldearen barruan ardura, gidaritza eta ekarpen oparoz betetako ibilbidea egin du Arregik, baina, hala ere, itzalean geratu...
2017/10/20
Orain hamar urte Euskal Herrian ez zen Halloween ia-ospatzen. Domu Santu eguna bai, Arimen gaua toki gutxi batzuetan ere bai. Baina Halloween filmeetako eta telebistako kontu amerikarra zelakoan lasai egiten genuen lo Domu Santu Egunaren inguruan. 2007ko urrian Bilbon, merkekariak saltzen zituen b...
Orain arteko erantzunak
2016/09/01
Josu Garate-k aipatu dit ez dela antzematen urratsak markatzen dituzten. Halaxe da, ez zituzten markatzen, beraz, jauziak buruz zekizkiten denek.
2016/08/25
Oporretan Biarnon, Laruns-en dantza-jauziak ikusteko aukera izan dugu, eta Biarnoko jauzietan ohikoak izaten diren artazi edo ostikoak ikustean Piarres Adamen haixturrekin gogoratu naiz. Ez ote du horrekin lotura gehiago Zuberoakoekin baino?
2016/08/12
"haiztur"ak aipatzen dituenean, urrats bakoitza bukatzean egin ohi den "korta" mugimenduaz ari ote da? Hala balitz modu polita da hori izendatzeko! Gaur egur erabiltzen ote da? Edo idazlearen burutazioa izan da?
2016/06/22
60 jaialdi, euskal kultur sarea osatzen dutenak, antzerkia, dantza, zinea, literatura, musika... kultura mugiarazten dutenak, diru-laguntzari gabe utzi ditu Jaurlaritzak eta gainera antolatzen hasi aurretik laguntzarik ez zela izango jakinarazi gabe. Donostia2016-ren albo-kalteak dira hauek? Baina orduan, zertarako da Donostia2016 horren eraginez kultura sarea deusesten bada???
2016/06/14
Ez, ez nion erantzun galderari, arrazoi duzu. Galderak "Euskal kultur sorkuntzaren transmisioan" jartzen zuen fokoa, eta enfoke horretan dantza aintzat hartua izateko ditugun arazoak azaleratu nahi nituen. Algia, euskal kulturaren transmisioa hobetzeko neurri gehienek ez dutela balio dantza tradizionalarentzat definizio horretatik kanpo uzten dugun bitartean.
Zehazki tradiziozko dantzaren egoera ondo bidean jartzeko bost neurri? Ni bakarrarekin konformatuko nintzateke: euskal dantzarekiko gutxiespen eta kontsiderazio ezarekin bukatzea. Baztertzeari uztea alegia, horrekin dagoeneko hamaika neurri etorriko bailirateke natural: hezkuntzan, ikerketan, dokumentazioan, sustapenean, azpiegituretan,...
Alegia, dauden premia eta aukerak aintzat hartzea eta dagozkion erantzunak ematea, ez baztertzea. Dantza eskola bat sortzen bada euskal dantza ere kontuan hartzea; Sorkuntza, sustapen, ekoizpen edo biretarako diru-laguntzak ematen badira euskal dantza ere onartzea eta baloratzea; Mediateka, dokumentazio zentro edo artxibo bat sortzen bada euskal dantza aintzat hartzea. Ikerketa bultzatzeko asmoa dagoenean euskal dantzaren ikerketa ere aintzat hartzea.
Smithsonianekin gertatu dena euskal agintariek beren buruaz dituzten konplejuen erakusgarri aparta da. Beren herriko kulturaz, dantzaz eta folkloreaz lotsatzen diren agintariak ditugu. Diasporaren gain utzi dute euskal dantza tradizionalaren ordezkaritza Washingtonen eta asko pozten naiz diasporako lagunengatik. Baina diasporako dantzarie beraien poltsikotik ordainduko dute dena: bidaia, egonaldiak, jatekoak... dena! Hala ere pozik egingo dute, estatu-batuar hiritar batentzat Etxe Zuriaren aurrean zure kulturaren dantzak erakustea ohore handitzat dutelako, baina euskal agintarien lotsagabekeria antologikoa da.
2016/06/03
Mila esker gonbidapenagatik Jakes. Ezinezkoa zait bertan izatea dantza jarduera bat baitut ordu berean.
2016/05/13
Beraz, "jarduera guztiak laguntzea ezinezkoa" da eta deialdi orokorra "duela hiru urte desagertu zen Etxepareren aurrekontua %33 murriztu zenean". Beraz, euskal dantzaren egoera Etxeparen deialdietan hauxe da: musika zabaltzeko 140.000€, artearentzat 53.000€, dantza garaikidearentzat 33.000€ eta euskal dantzarentzat 0€.
2016/05/03
Bitxia da, Ingalaterran morris dantzariak (literalki, mairuak edo moriskoak) hedapen eta historia zabala baitute, eta Lapurdiko barnekaldeko kaskaroten tankera berak: 6-8 dantzari, xingola koloretsuz apainduak, txintxarriak soinean, makila-dantzak egiten dituzte... Ibarrak lotura horri tira egiten dio, baina dantza, musika eta janzkera eredu hori Europako beste hainbat tokitan ere aurki daiteke, beraz, bide bakarreko azalpenak sinpleegiak gertatzen dira.
2016/04/28
Bai, ulertzen dut diozuna Mikel. Ni saiatzen naiz ez planteatzen gizon eta emakumeen arteko auzi moduan, baizik eta feministen eta mat... tira, feminista ez direnen artean ;-) Beraz, bat nator gizonezkook monopolizatzen ditugun botere-eremuak utzi behar ditugula, baina hori egiterakoan jarrera feministak jarrera ez feministekin ordezkatzeko arriskua badago, eta hor kezka daukat horren onuraz. Alegia, parekidetasuna bultzatzeko prest dauden gizonezkoak botere guneetatik alboratzeak ez dakit aukera edo arrisku moduan identifikatu behar dugun. Ideala biak batera ematea litzateke, noski, gizonezkoak eta ez feministak botere guneetatik urrundu emakumezkoak eta feministak sar daitezen. Bestetik, niretzat gizonezkoak erabat desagertzeak ere ez dio mesederik egiten parekidetasunari, eta hori gertatzen ari da hainbat dantza taldetan, gizonezkook botere posizioan izan dugun protagonismoa parekidetasunarekin kolokan ikustean interesa galtzen dugula eremu horretan eta utzi. Horren ondorioak ere ez dut uste parekidetasunarentzat onak direnik, eta gutxiago "neskek dantzatzen dute mutilek ez dagoelako" moduko azalpenekin osatzen badira.