Dokumentuaren akzioak
Gallastegik jokatzen zuen moduan dantzatzea izan da gure ametsa
Migel Gallastegi hil da gaur, pilotari HANDIA, handirik izan bada. Mito bat joan da, eta jokatzen ikusi ez dugunok ere mitotzat hartzeak adierazten du zerion argiaren tamaina.
Astelena frontoian ohiko ikuslea izan da azken unera arte Gallastegi, eta beti atsegin eta adeitsu, dantzariokin hitz egin eta egoteko prest. Hemen Enrike Izagirrekin egindako argazki bat, orain 7 urte.
Beste zerbait badirudi ere, argazki honetan, pilotari kolpea emateko keinua egiten ari da Enrike eta keinuaren inguruko azalpenak ematen Migel Gallastegi, Ziriako esatari ezagunaren begiradapean.
Aurreskuaren ohorea
Enrike Izagirre lagunak esaten du miresten den norbaiti agurra dantzatzean dantzaria bera ohoratzen dela. Aurreskuen inflazio eta txepelkeriak maiz salatu ditut nik, eta makina bat aurresku zentzugabe dantzatu ditut, baina baditut gutxi batzuk harro gogoratzen ditudanak, eta horietako bat, Migel Gallastegiri, Astelena frontoian eskaini zitzaion omenaldian dantza egiteko aukera eskaini zidana. 1998ko azaroaren 29an, San Andres bezperan izan zen, orain 20 urte. 80 urte zituen orduan Migel Gallastegik eta erraldoi baten aurrean dantzan ari nintzenaren kontzientzia izan nuen.
Beste erraldoi batek, Juan Antonio Urbeltzek esan izan digu pilotan jokatzen den moduan dantzatu behar dugula. Adibide zoragarria iruditzen zait, pilotari abiaduraz, indarrez eta zehaztasunez eman behar baitzaio, eta horrela dantzatzea izan baita beti gure ametsa. Alegia, Gallastegik pilotan jokatzen zuen moduan dantzatzea izan da gure ametsa.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Oier Araolaza
Dantzaria naiz. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen naiz batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi nuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten dut lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.
Blog honetako testuen lizentzia: CC-BY-SA
Alegia, kopiatu, aitortu eta baldintza beretan zabalzazu!
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Nekane Barandiaran on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Alex Hormaechea Wray on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Patxi Montero on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Oier Araolaza on Eta orain zer?
- Xabier Etxabe on Eta orain zer?
Oso gogoeta polita Oier
Eskerrik asko!