Orain arteko ekarpenak
2006ko inauterien datak
2006/02/07
Inauteri batzuk pasa dira dagoeneko (Leitza, Sunbilla, Ituren, Zubieta..) eta beste batzuk luze joko dute (Zuberoako maskaradak esaterako), baina inauterietako ospakizun gehienak datozen asteetan izango dira, beraz, hona horietako zenbaiten datak.
Altsasuko inauteriak Eibarren
2006/02/07
Galdakaoko Andra Mari eusko dantzari talderen eskutik, Altsasuko inauteriak Eibarren ikusteko aukera izango datorren otsailaren 24an.
Ihaute bizirik
2006/02/03
Juan dan astelehenian Naparruako Zubietan eta Iturenen egon gara, hangotxe joaldunen horrek dunba haundixen, arran eta zintzarri-hots betikuen piztueran. Uniberso asko kabitzen ei da orratzaren buruan be eta Eibarren biharregun illun txamarra lagata, karnabalera, fiestara, espilluaren bestekaldera ...
Bidasoaldean inauteriak Eraikiren eskutik
2006/01/31
Inauteri garaiotarako Eraiki Dantza Taldeak prestatu dituen ekitaldiak iragartzen prentsa oharra helarazi digu. Inude eta Artzaien jaia eta puska biltzea dira ekitaldi nagusiak, baina aurten eskaera berezi batekin datoz; Puska biltzerako astoa erostea eskatzen diote Irungo udalari.
Dantza txistulari aldizkariaren 202. zenbakian
2006/01/27
Kalean da Txistulari aldizkariaren 202. zenbaki eta dantzaren inguruko hainbat eduki aurki daitezke bertan.
Izurri berria, berria izurri
2006/01/26
Gaur ere interprete lanetarako prest gatoz. Beti egoten da tartean plaentxiatarren bat, eta badaezpada, Juanitoren laguntzarekin interprete lanen nondik norakoak argituko ditugu lehenengo. Joan zitzaigun Juan San Martin, baina idatzita utzi zigun ondarea itzela da. Zirikaden artean, interprete la...
Sabino Arana Saria Ballet Biarritzentzat
2006/01/20
Kultura alorreko 2005eko Sabino Arana Saria irabazi du Ballet Biarritz-ek. Ipar Euskal Herriko kultur bizitzaren eragile garrantzitsua izateagatik eta Ipar eta Hego Euskal Herriaren harreman artistikoak sustatuz egindako lanagatik saritu dute Ballet Biarritz.
Badatoz maskaradak!
2006/01/03
Asteburu honetan abiatuko dira maskaradak Zuberoan. Aurten Urdiñarbeko gazteek hartu dute maskaradak antolatu eta herriz herri eramateko ardura, eta urtarrilaren 8an, Urdiñarben bertan egingo duten lehen agerraldia.
dantzan.com-en urtea zenbakitan
2006/01/02
Atzean geratu da 2005a, eta dantzan.com-i dagokionez, urte horrek zenbakitan eman duenari begira jarri gara. Hona hemen zenbait estatistika.
Dantza 2005 urtean
2005/12/31
Aurten ere sariei esker izan dira albiste zenbait dantzari. Orain ezagunagoak dira (saridunak dira!), dantzan ikusteko ia aukerarik izaten ez badugu ere. Lucia Lakarrak Espainiako dantza saria jaso du eta Urtzi Aranburu Gipuzkoako dantzari profesionalen elkarteak saritu du. Dantzari bikain gehiago ...
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza - Dantza jauziak
2013/03/11
Anuntxi Aranak salatzen duen izen bilakaera horren inguruan (dantza-jauziak > mutxikoak) esango nuke, biak ere nahiko zaharrak, zabalduak eta erabiliak direla, baina akaso badirudi orain [...]
Oier Araolaza - Kapeluak dantzan Bagolinoko ihauterietan
2013/02/25
Bai inauteri eta artikulu ederrak Xabier! Elurrak zail jarri zizuen txangoa alajaina. Oso interesgarriak erritual, jantzi eta musikan antzeman dituzun antzekotasunak euskal inauteriekin.
Oier Araolaza - Dantzari beteranoen taldeak, dantzaz gozatzen jarraitzeko aukerak
2013/02/21
Azpi-taldeak nolabait izendatu beharra izanez gero ballet konpainiek darabilten izendatze sistema aprobetxa liteke, nahi bada. Adibidez, Nederlands Dans Theater ospetsuak hiru talde ditu: NDT1, NDT2 [...]
Oier Araolaza - Hamar urte Egunkaria itxi zutela
2013/02/20
Egunkariak asko eman zion dantzari baina dantzak ere eman zion Egunkariari. Gogoan ditut Egunkariaren aldeko festak, kantari, bertsolari eta aktoreen parte hartzearekin egiten zirenak, non [...]
Oier Araolaza - Anguiano dantzak: trikimakoak baino zerbait gehiago
2013/02/18
Errioxako gobernua lan dotorea egiten ari da bertako dantzak oso modu txukunean grabatuz eta sareratuz. Hemen ordea gobernuak ez du horrelako ardurarik hartzen bere gain, [...]
Oier Araolaza - Dantzari beteranoen taldeak, dantzaz gozatzen jarraitzeko aukerak
2013/02/14
Hori da Mikel! Dantzariak eta kitto! Beterano erabiltzeak badirudi adierazten duela dantzariaren adinak 15-30 bitartekoa behar duela, eta hortik aurrera beste izendapen bat eskatzen duela. [...]
Oier Araolaza - Maskarada ala maskaradak?
2013/02/14
Mila esker Aritz, Irune eta Mikel zuen erantzunengatik! Aritz eta Irune, zuek diozue kasuaren araberakoa dela, egun zehatz batekoa denean singularrean eta sorta denean pluralean [...]
Oier Araolaza - Arantza: Dantza-luzea 2006
2013/02/13
Ze doinu sorta ederra duen Arantzako dantza-luzeak! Dantzak ere gozagarriak dira goitik behera, baina oraindik gehiago doinu horiekin.
Oier Araolaza - Eszenika egiteko lanak bertan behera geratu dira
2013/02/12
Dantzariok, antzerkilariek eta teknikariek behar dugu eskola bat. Premia benetakoa da. Eta abiatuta zegoen proiektu hau hutsean geratzea galera larria izango da. Lehen bultzadan dantza [...]
Oier Araolaza - Ezteiak, tiroak eta dantzak: Txetxenia erromerian
2013/01/28
Joe, txetxeno hauek ezkontzetara ere armekin joaten dira. Ikusi bideo honetan 2:05ean... http://www.youtube.com/watch?v=ZUqh58NlFTI