Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak dantzan.com-en urtea zenbakitan

Dokumentuaren akzioak

dantzan.com-en urtea zenbakitan

2006/01/02 19:01
Egunero 500 irakurle

Egunero 500 irakurle

Hasteko dantzan.com-ek egunero izaten dituen bisitarien estatistikak dituzue hemen. Hilabete bakoitzean izan diren bisitarien bataz-bestekoak jarri ditugu taula honetan. Azken hiru urteotako datuak dira.

Urtebeten 179.000 bisita

Ondoko taulako datuak berriz, hilabete bakoitzean eta urte osoan dantzan.com-ek jaso dituen bisita totalak dira.

Zeren bila?

Zeren bila dabil dantzan.com-era iristen den jendea? Ez dago asko jakiterik Google-ek ematen dizkigun pista (edo despisteak) ez badira. Googlen bilaketa egin eta dantzan.com-era iritsi den jendearen kasuan zer bilatu duten jakiteko modua izaten dugu. HOna hemen 2005ean zeintzuk dira Google-n galdetu eta dantzan.comera bisitari gehien ekarri dituzten hitzak:

  1. Aurresku
  2. Lucia Lacarra
  3. Igor Yebra
  4. Inauteriak
  5. Break dance

Posta zerrenda

Dantzan.com-eko estatistika hauek 2003 urtetik aurrera ditugu. Posta zerrendan ere izan dira aldaketak, yahoogroups-en hasi eta Postarian funtzionatzen baitu gaur egun. Baina mezuen trafikoak nahiko erregular funtzionatu du azken urteotan.

Dantzan posta zerrendako mezuak

Jakina denez, dantzan posta zerrendaren artxibo osoa hemen kontsulta daiteke.

Zerrendakideak

Dantzan posta zerrendako harpidedunen estatistika da ondokoa. Berta ikus daitekeenez 164 zerrendakide gara 2006ko lehen hats honetan.

Besterik ez oraingoz, ea hasi berri den urtea 2005a bezain mamitsua gertatzen den!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.